Woody Allen

From Wikipedia, the free encyclopedia

Woody Allen
Remove ads

Woody Allen, jaiotzako izen-deiturez Allen Stewart Königsberg[1] (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1935eko abenduaren 1a) zinema zuzendaria, gidoilaria eta aktorea da, bai eta umoregilea ere. Hamasei urterekin hasi zen umoregile lanetan eta ia konturatu ere egin gabe telebista eta irratietako umoristekin lanean hasi zen. Allenek familia judua zuen, eta horrek ere markatu du bere bizitza.[2][3]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...

Bere lanean, maniaz betetako gizona da: filmaren amaierako kreditu-tituluetan beti erabiltzen du letra-mota bera, bere filmetan ez da inoiz agertzen "swing"aren urrezko garaiaren osteko abestirik. Zaletasunik handiena bere bandarekin New Yorkeko hotel batean astelehenero klarinetea jotzea da. Zenbait kontzertu ere eman ditu munduan zehar.

Bere arerioek azken filmetan ideia errepikakorrak erabiltzea eta arrazista izatea ere leporatzen diote, baina hala ere, bere film gehienak oso arrakastatsuak izaten dira, batez ere Europan.

Woody Allen New York hirian bizi izan da beti, eta bere lanagatik edo kontzerturen batengatik ez bada, ez zaio batere atsegin bere hiritik kanpo egotea.

Remove ads

Filmografia

Informazio gehiago Urtea, Filma ...

Oscar sariak


Remove ads

Erreferentziak

Bibliografia

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads