Timothy Hunt
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Sir Timothy Richard "Tim" Hunt (Neston, Cheshire, 1943ko otsailaren 19a) ingeles biokimikaria da. 2001eko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Paul Nurse eta Leland Hartwellekin batera proteina-molekulen aurkikuntzagatik eta zelula-zikloaren erregulazioan duten eginkizunagatik.
Natur Zientziak ikasi zituen Cambridgen eta unibertsitateko biokimika sailean lan egin zuen. Hemoglobinaren sintesia ikertu zuen New Yorken eta Cambridgen. 1982an ziklina molekula aurkitu zuen itsas trikuekin lanean. Proteina horrek zelula-banaketaren zikloa erregulatzen du.
1990etik 2010era Minbiziaren Ikerketarako Zentro Inperialean lan egin zuen.
Remove ads
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
