Toy

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

"Toy" Netta Barzilai israeldarrak 2018ko Eurovision lehiaketan kantatu zuen abestia da. Lehiaketa irabazi zuen Israelek abestiarekin, hain zuzen.

Datu azkarrak Egilea(k), Sorrera-urtea ...
Remove ads

Hitzak eta kritika politikoa

Ingelesez "jostailu" esan nahi du abestiak. Nagusiki ingelesez dira hitzak, baina badu esaldi solterik hebreeraz. Emakumeen kontrako jazarpena du gaitzat kantuak, eta leloak dio 'ez naiz zure kopina', baina hori dela eta purplewashing egiteaz akusatua izan da. Gaiak kontraste egiten du Israelek Palestina okupatuz Israelek egiten duen jazarpen nazionalarekin, eta Netta Barzilai militar boluntarioa izanik eta Jerusalemen okupazioaren aldekoa agertuz (Eurovisionen bertan, irabazi eta berehala[1]), kritika politikoak pilatu ziren kantuaren inguruan[2].

Remove ads

Musika eta plagioa

Abestia Doron Medalie eta Stav Beger-ek idatzi eta konposatu zuten eta ekoizpena Begerrena izan zen. Doinu errepikakor eta itsaskorra duen kantua da, eta batzuek berehala igarri zioten antza zuela duela urte batzuetako kantu ezagun batekin: Seven Nation Army, The White Stripes taldearena. Plagio salaketak haizatu ziren ondorioz.

Eurovision igaro eta hilabete batzuetara, kantuaren egile eta The White Stripes-eko partaide Jack Whitek akordio bat erdietsi zuen Toy kantuaren sortzaileekin. Universal Music disketxeak aurkeztu zuen demanda Whiteren izenean, eta akordioaren detaileak pribatuan gorde ziren arren, logikoena dirudi egile-eskubideetan banaketa bat gertatzea, Whiteren aurreko autoretza aitortzen duena[3].

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads