Traña-Matiena
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Traña-Matiena Abadiñoko (Bizkaia) auzorik populatuena da. Abadiño udalerriko auzo bat da, Gaztelu, Gerediaga, Astola eta Durangoren mugakidea baita.
Remove ads
Zerbitzuak
Bertan, Abadiñoko udalak auzorako bulegoa dauka, Osakidetzako osasun-zentro propioa ere badauka (Abadiño-Matiena).
Matienan, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eskaintza du. Matienako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza nahiko jendetsua izaten da, izan ere, normalean, inguruko auzoetako gazteak bertara gerturatzen direlako.
Halaber, EuskoTrenek geltokia dauka (E1 eta 1D sareak, Traña-Abadiño), Bilbo-Donostiako trenbidearena. Hortaz gain, Bizkaibus autobus zerbitzuz asetuta baitago, izan ere, hiru geltoki ditu (Zubibitarte, San Blas eta Trañabarren). Bestalde, Lurraldebusek salbuespen pare bat egiten ditu DB02 Ermua-Donostia linean, bat goizean (Donostia norabidean) bestea arratsaldean (Amorebieta-Etxano norabidean).
Remove ads
Demografia
XX. mendean industrializazioaren ondorioz asko hazi zen auzoa, baina XXI. mendean biztanle ugari galdu zuen auzoak.
| Traña-Matienako biztanleria |
|---|
![]() |
Geografia
Traña-Matiena laua bada ere, inguruan muino asko ditu. Izan ere, inguruan dituen auzo zein herri denetara oinez heltzeko aukerak dago. Hurbilen dituen ibilbideak Garairako bidea (zeinek Oizen amaiera posible bat duen) edota Gaztelurako bidea izango lirateke. (Ibilbideei buruzko informazio gehiago Kanpo Estekak atalean)
Jaiak eta ospakizunak
Apirilaren 28an ospatzen ditu auzoak bere jaiak, Prudentzio Deunaren omenezkoak.
Lehen festa eguna iritsi baino egun bat lehenago, apirilaren 27a izan ere, Donien Atxa jartzen da herriko biribilgune handienean honela, Prudentzio Deunaren jaiak hasi direla adierazteko.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads


