Trebonio

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Gaio Trebonio (latinez: Gaius Trebonius; † K.a. 43) Berant Errepublikako politikaria izan zen, Julio Zesarren laguntzaile eta hiltzailea.

Datu azkarrak Plebearen tribunoa, Propraetor (en) ...

Haren aita eques gizarte-mailakoa izanda, novus homo-tzat jotzen zuten Trebonio, Zesarren inguruko beste bat. K.a. 60an kuestore eta K.a. 55ean plebearen tribuno izendatu zuten. Urte horretan, Lex Trebonia legeari izena eman zion. Horri esker, Zesarrek ohiz kanpoko botereak eskuratu zituen Galietan gerra egin ahal izateko.

Galian Zesarrekin ibili ondoren, K.a. 48an pretore izendatu zuten, eta, K.a. 47an, Hispaniara bidalita Ponpeioren aurka borrokatu behar izan zuen, baina arrakastarik gabe.

Zesarren babesa jaso arren, haren kontra konspiratu zuen. Hilketaren egunean, Treboniok Marko Antonio Senatutik kanpo utzi zuen Zesar hiltzen ari zirela.

K.a. 43an, Asia probintziako prokontsul izendaturik, Dolabelak hil egin zuen Trebonio.

Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads