Triglizerido

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Triglizerido (TG, triazilglizerol, TAG edo triazilglizerido) glizerinaren eta gantz-azidozko hiru molekulen arteko esterizazioaz sortutako lipidoa da. Izaki bizidunen gantz gehienak dira triglizeridoak. Ornodunek gibeleko eta gantz ehunaren zeluletan sintetizatzen dituzte triglizeridoak; goi mailako landareek ere sintetizatzen dituzte[1].

Thumb
Gantz triglizerido asegabe bat. Ezkerraldean: glizerol, eskuailnaldean goikaldetik behealderaino hasita: azido palmitiko, azido oleiko, azido alfa-linoleniko. Formula kimikoa: C55H98O6
Remove ads

Biosintesia

Zelularen erretikulu endoplasmatikoan ekoizten da, bereziki aktiboa da prozesu hau gibelean, hala hetapozitoetan nola adipozitoetan. Prozesu metabolikoak hainbat pauso ditu[2]:

  • Gantz azidoen aktibazioa: A koentzimarekin esterifikatuz aktibatzen dira, azil-CoA eratzen baita.
R-CO-OH + CoASH + ATP → R-CO-SCoA + AMP + PPi + H2O
  • Triglizeridoaren eraketa: Glizerol-3-fosfatoaren lehen karbonoko hidroxilo taldea azilatzen da, hau da esterifikazioz gantz azidoa lotzen zaio. Hau glizerol-fosfato-azil-transferasa (GPAT) entzimak egiten du. Bigarren azilazioa azil-glizerol-fosfato-azil-transferasa (AGPAT) entzimak katalizatzen du. Ondoren hirugarren karbonoa desfosforilatzen da eta azkenik hirugarren karbonoa azilatzen da, diazil-glizerol--azil-transferasa (DGAT) entzimaren eraginez.
Thumb
Remove ads

Izendapena

Triglizeridoen izena berau osatzen duten gantz azidoek finkatzen dute. Hona hemen hainbat adibide:

Triglizeridoen katabolismoa eta garraioa

Triglizeridoak heste meharrean hidrolisatzen dira, hesteek eta pankreak isuritako sustantzien eraginez gantz azidoak eta glizerola sortzen direlarik. Zelula mintza zeharkatzen dute. Odoletan garraiatuak izango dira gorputzean zehar, baina uretan disolbaezinak direnez proteinekin konbinatzen dira. Hiru motatako molekulak eratzen dira:

Funtzioak

  • Energia erreserba: Animalietan gantzak eta landareetan olioak. Animaliek gehiegizko lipidoak gantz-ehunetan biltzen dituzte.
  • Isolatzaile termikoa: Klima hotzetako animalien azal azpiko gantz-ehunetan pilatzen dira.
  • Bero metabolikoaren sortzaile: Triglizeridoa degradatzean gantz gramo batek 9'4 kilokaloria ematen ditu.
  • Babes mekanikoa: Gantz-ehunak giltzurruna estaltzen du eta oin eta eskuen ahurretan kokatzen dira kolpeak amortiguatzeko.
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads