Larru bernizdun
Berniz distiratsu eta iraunkorrez estalitako larrua From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Larru bernizduna edo txarola (Heg.) itxura distiratsua duen larru estali bat da. 1818an Ameriketako Estatu Batuetan Seth Boydenek asmatu zuen, eta 1819ko irailaren 20an hasi zen bere fabrikazioa. Boydenen prozesua, patentatu gabekoa, linazi-olioz egindako laka bat erabiltzen zuen[1]. Gaur egungo larru bernizdun gehienek plastikoa darabilte estalkia egiteko.

Larru bernizdunezko oinetakoek arrakasta handia izan zuten, larrua ez bezala, distira zutelako betunik eman beharrik gabe.
Remove ads
Etimologia
Txarol hitza portugesezko charão hitzetik dator, eta hau txinerako "chat-liu" hitzetik, "bernizatzen duen materiala". Hasiera batean txarol hitza berniz bereziari ematen zitzaion.
Erreferentziak
Kanpo-estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
