Txeiene
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Txeieneak[1] Ameriketako Estatu Batuetako Zabaldi Handietan bizi den amerindiar herri bat da.
- Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako amerindiar herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Cheyenne».
Txeiene herria bi tribu edo taldetan banaturik dago: Sotaeo'o tribua (Sutaioak) eta Tsétsêhéstâhese (Tsitsistak). Txeiene hitza sioux hizkuntzatik eratorria da eta "Cree Txikia" esan nahi du. Erreserbetan sartu aurretik arapaho eta lakota (siux) herrien aliatuak izan ziren. Garai hartan txeiene herria Zabaldi Handietan barna hedatzen ziren hamar taldetan banatzen zen. Hasi hegoaldetik Colorado estatuan, eta iparraldeko Hego Dakotako Black Hills mendilerroa arte. XVII. mendearen erdialdera talde hauek elkarbanatzen hasi ziren, batzuk Black Hills mendietan mantendu ziren, beste batzuk ordea, Colorado estatuaren erdialdean dagoen Platte ibaiaren inguruan mantendu zirelarik.
Gaur egun iparraldeko txeieneak Montana estatuko hego-ekialdean dagoen euren erreserban bizi dira. Aldiz, hegoaldeko txeieneak eta arapahoak Oklahoma estatuko erdialdean bizi dira. Gaur egun denera 20.000 lagun inguru dira.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
