U2
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
U2 Irlandako rock musika taldea da, mundu osoan erabat arrakastatsua. 2006 arte, 170 milioi disko saldu dituztela kalkulatzen da. Halaber, 22 Grammy Sari irabazi dituzte.
Remove ads
Taldekideak
- Bono, abeslaria.
- The Edge, gitarra-jotzailea.
- Adam Clayton, baxu-jotzailea.
- Larry Mullen Jr., bateria-jotzailea.
Kronologia
- 1976ko irailaren 25ean sortu zuten taldea Dublinen, Larry Mullen Jr.-en ekimenez. Gero batu ziren gaur egungo hiru kide (Bono, The Edge eta Adam Clayton) eta Dik Evans, "The Edge"-ren anaia.
- 1980an kaleratu zuten lehen diskoa, Boy.
- 1983an Sunday Bloody Sunday abesti famatua ondu zuten (War diskoaren barruan), Ipar Irlandako gatazkari buruzkoa. Urte hartan bertan, Under a Blood Red Sky zuzeneko lehen diskoa atera zuten.
- 1985eko uztailean taldeak parte hartu zuen "Live Aid" jaialdi erraldoian Londresen, Etiopiako gosetearen aurka borrokatzeko antolatutakoa.
- 1987ean The Joshua Tree lana argitaratu zuten, taldearen historia osoan onenetako.
- 1992tik 1993ra Zoo TV Tour bira ikusgarria egin zuten, mota horretako lehenengoa.
- 2005eko abuztuaren 9an Donostian jo zuten, Anoetako estadioan, Euskal Herrian artean egindako kontzertu bakarra.
Remove ads
Diskografia
- Boy (1980)
- October (1981)
- War (1983)
- The Unforgettable Fire (1984)
- The Joshua Tree (1987)
- Rattle and Hum (1988)
- Achtung Baby (1991)
- Zooropa (1993)
- Original Soundtracks 1 edo Passengers (1995)
- Pop (1997)
- All That You Can't Leave Behind (2000)
- How to Dismantle an Atomic Bomb (2004)
- No Line on the Horizon (2009)
- Songs of Innocence (2014)
- Songs of Experience (2017)
- Songs of Surrender (2023).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads