Uarakos

From Wikipedia, the free encyclopedia

Uarakos
Remove ads

Uarakos (u1a2r2a2ko1s5[1]) Vianako La Custodia aztarnategi arkeologikoan aurkitutako brontzezko txanponetan idatzitako izena da[2][3]. Ikerlarien arabera, iturri klasikoek Varia, Vareia edo Vereia izenarekin jasotzen zuten herriaren berezko izena zen. Ziurrenik, txanpon etxea bertan egongo zen, edo gertu dagoen kastroan, Logroñon dagoen Ciudad de Cantabria izenekoa. Tamaina, pisu, material eta marrazkia ikusita, erromatar As baten balioa zuten.

Datu azkarrak Historia, Kokapena ...

Beroien txanpon gehienak K.a. II. mende eta K.a. I. mendeen artean egin ziren, baina txanpon-etxe horren emisioak berantiarragoak dira, K.a. I. mendearen bigarren erdian egin baitziren, Erromatarrek jada beroiak domeinupean zituztenean, eta Sertoriar gerrak pasa eta gero, gutxienez K.a. 82. urtea pasata. I. mendean txanponak egiteari utzi zioten.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads