Uncastiello

Aragoiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia

Uncastiellomap
Remove ads

Uncastiello[1] (aragoieraz: Uncastiello; gaztelaniaz: Uncastillo) Aragoiko Cinco Villas eskualdeko bost udalerrietako bat da, Zaragozako probintziaren mendebaldean kokatua.

Datu azkarrak Administrazioa, Alkatea ...

Eskualdeko herririk txikienetan bigarrena da (Sause da txikiena).

Remove ads

Mugakideak

Zangoza eta Kaseda ipar-ekialdean eta Zarrakaztelu ekialdean (Nafarroa Garaia) ditu. Hego-mendebaldean, Sádaba.

Historia

Uncastilloko ituna

Sakontzeko, irakurri: «Uncastilloko ituna»

1363. urtean, Karlos II.a Nafarroakoaren eta Petri IV.a Aragoikoaren artean itun bat sinatu zuten. Itunaren arabera, Joana, Karlos II.aren arreba, Joanekin (Aragoiko koroaren ondorengoarekin) ezkonduko zen. Hitzarmenaren arabera, elkarri lagundu behar zioten Nafarroako Erresuma eta Aragoikoak, eta gerrara hots egin behar zieten Gaztelari lehenik eta Frantziari, ondoren. Gaztela konkistatuz gero, lurralde hura banatzeko akordioa ere sinatu zuten. Gaztelako erregeak ezer suma ez zezan, Nafarroako eta Aragoiko erregeen arteko itxurazko gerrari eman zioten hasiera.[2]

Remove ads

Demografia

Bilakaera demografikoa
1842187718871897190019101920193019401950
1.9052.5712.5622.8142.7583.0943.4393.8323.6293.120
1960197019811991200120042007
2.7291.506999961883863819

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads