Upile Chisala
poeta malawiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Upile Chisala (1994) malawiar poeta eta ipuin-kontalaria da, herrialde horretako idazleen hirugarren belaunaldikoa.[1] Askotan instapoetatzat hartzen da.[2] Hainbat sari irabazi ditu, besteak beste, Forbes Africa aldizkariaren 30 Under 30.[3]
Remove ads
Bizitza
Chisala Malawiko hego-ekialdean jaio zen 1994an[4], eta Zomban hazi zen.[3] Hamahiru urterekin hasi zen poesia idazten.[4]
Hamazazpi urte zituela, Estatu Batuetara joan zen bizitzera, eta han soziologia ikasi zuen Emakumeen Ikasketetan eta Zuzenbide eta Gizartean espezializatuta, Mexiko Berria Estatuko Unibertsitatean.[4][5] Unibertsitatean poesia idatzi zuen arrazismoarekin izandako esperientziak prozesatzeko.[5] 2015ean lizentziatu zen, baina lanpostu egonkor bat aurkitzeko arazoak izan zituen. Idazten jarraitu zuen, eta bere lehen poesia bilduma, soft magic, unibertsitatean idatzitako poemak biltzen dituena, bere kabuz argitaratu zuen.[4][5]
Ondoren, Afrikako ikasketetako masterra egin zuen Oxfordeko Unibertsitatean[3] eta Johannesburgera (Hegoafrika) joan zen bizitzera.[4][6][7] Han idazleentzako tutoretza programa bat sortu du, Khala Series izenekoa.[3]
2017an, Chisalak bere bigarren bilduma argitaratu zuen, nectar, depresioarekin eta gurasoekin izandako harreman konplexuarekin izandako esperientzia islatzen duena.[4][3] Liburuak arrakasta lortu ondoren, kontratu bat sinatu zuen Andrews McMeel Publishing argitaletxearekin.[3] Argitaletxe horrek bere lehen bi liburuak berrargitaratu zituen.[7] Chisalaren hirugarren bildumak a fire like you du izena.[4]
Remove ads
Sariak
Lanak
- soft magic (2015)
- nectar (2017)
- a fire like you (2020)
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads