Urraburu
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Urraburua[1] edo txelba urraburua (Sparus aurata) Sparidae familiako ur gaziko arraina da, ekialdeko Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneo itsasoan bizi dena[2]. Begien aurrealdean duen urre koloreko marrak ematen dio izena.
Oso arrain preziatua da gastronomian[3], haren haragia jateko ona baita, gehiena akuikultura haztegietan ekoizten da ordea[4].
Remove ads
Euskal izendegia
Urraburua izendatzeko izen asko daude Euskal Herrian:[4]
Remove ads
Deskribapena
Gehienez 70 cm-ko luzera har dezake eta 7,36 kg-ko pisua eduki. 25 urte bizitzera irits daiteke[5]. Itxuraz bisiguaren antzekoa da.
Gorputz obalatua du urraburuak, alboetatik zapaldua dagoena. Bizkarraldea gris urdinxka izaten du, sabelaldea, berriz, zilar kolorea. Bizkarraldean hegats bakarra du, 11 arantza ditu eta 13-14 erradio bigun[6]. Buztanak urkila itxura du eta ertz beltza[7].
Burua ganbila da eta bi begi txiki ditu. Aurrealdean urre koloreko orban edo marra bat du, horrek ematen dio izena, eta zakatzen operkuluan orban beltz ilun bat du. Ezpain lodiak ditu[5]. Baraila bakoitzean 4, 5 edo 6 hortz zorrotz eta puntadun ditu eta haien atzena 4-5 hagin lerro.
Remove ads
Banaketa
Ozeano Atlantikoaren ipar-ekialdean aurkitzen da Britainiar uharteetatik hasi eta Kanariak eta Cabo Verde uhartedietaraino. Mediterraneo guztian hedaturik dago eta Itsaso Beltzean aleren batzuk ikusi izan dira.
Ur gazietan eta gezetan ere aurki daiteke estuarioetan barrura sartuta. Espezie demertsala da eta 150 metroko sakoneraraino agertzen bada ere normalean kostaldeko espeziea da eta 0-30 metroko sakoneran bizi da[6].
Biologia

Habitata eta portaera
Posidonia zelaietan eta hondo hareatsuetan bizi da[8]. Arrain sedentarioa da eta bakarrik edo talde txikietan ibiltzen da. Kostaldeko arraina da eta estuarioetan eta itsasertzeko aintziratan ere ohikoa da aurkitzea[6]. Gazteak ur azalekoagoetan egoten dira eta helduak dira ur sakonagoetara jaisten direnak, taldeak osatu eta ehizatzera. Egunsentian eta ilunabarrean aktiboagoak dira[5]. Arrain izutia da eta ihes egiteko abilidade handia du[8].
Tenperaturaren bapateko aldaketek eragin handia egiten diote[8].
Elikadura
Haragijalea da, itsaskiak jaten ditu. Muskuiluak eta ostrak atsegin ditu baina hauetaz gain krustazeoak, itsas trikuak, zefalopodoak eta arrain txikiak ere jaten ditu. Buztanari hondarretan eraginez harrapakinak azalera ateratzen ditu eta horrela harrapatzen ditu[7]. Harrapakinen oskolak hausteko hortzadura egokia du[5]. Dieta osatzeko algak ere jan ditzake[6].
Ugalketa
Ar jaiotzen dira eta gutxi gorabehera urtebeteko adina dutenean sexu heldutasuna lortzen dute. Hiru urte betetzen dituztenean eme bihurtzen dira, 20-30 cm tamaina dutenean. Urriaren eta abenduaren artean izaten da errunaldia, hainbat errunaldi jarraian, eta bi egun igarotakoan arrautza garden esferikoetatik larbak ateratzen dira. Larbak 2,5-3 mm luzera dute eta zooplanktona osatzen dute ur azalean[6].
Remove ads
Arrantza eta ekoizpena
Urraburuaren haragia oso preziatua da eta Mediterraneoko herrialdetan arrain kontsumituenetako bat da[5]. Arrastrean edo kainaberaz arrantzatzen da[9], baina arrantzaketa kopurua ez da hain handia eta itsasertzeko aintziretan eta putzu gazietan ekoiztu izan da tradizionalki.
1980. hamarkadan Portugalen urraburuaren akuikultura jarduera abiatu zen. Gaur egun Turkia da munduko ekoizle nagusia eta bigarrena Grezia da[10]. Euskal Herriko arraindegietan ere haztegietako urraburuak dira gehienak[4].
Akuikultura bidez ekoizten diren urraburuek tamaina txikiagoa izan ohi dute eta kolorea ere apalagoa[8]. Horretaz gain bizkarroiak edukitzeko arrisku handiagoa dute, Enterospora nucleophila protozooa esate baterako[11]
Remove ads
Nutrizioa eta gastronomia
Arrain zuria da eta %2-5 arteko gantza soilik du. 70-80 kcal energia ekarpena du, beti ere prestatzeko moduaren arabera aldagarria dena. Potasioa, fosforoa eta magnesioa ere ugari ditu[9]. A, B3, B12 eta E bitaminak eta nahitaezko aminoazidoak ere ugari ditu[8].
Hainbat eratara prestatzen da, parrillan, labean, lurrunetan edo frijituta. Plater ezagunenak "urraburua gatzetan" eta "urraburua espaldan" dira.[9]
Remove ads
Bitxikeria
2018. urtean urraburuaren genoma osoa argitaratu zen. Ikerketaren helburua hermafroditismoa erregulatze duten geneak aztertzea izan zen[12].
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
