Vinalopó Mitjà

From Wikipedia, the free encyclopedia

Vinalopó Mitjàmap
Remove ads

El Vinalopó Mitjà (valentzieraz; gaztelaniaz: Medio Vinalopó) edo Vinalopó Erdia Valentziako Erkidegok eskualdea da, Elda hiriburua duena. Iparraldean Alt Vinalopó du, ipar-ekialdean Alcoià, ekialdean Alacantí, hegoaldean Baix Vinalopó zein Baix Segura eta mendebaldean administrazioz Murtziako Eskualdean dagoen el Carxe eremu katalan-hiztuna.

Datu azkarrak Administrazioa, Hiriburua ...

Eskualdeko herri batzuetako tokiko hizkuntza valentziera da eta beste batzuetan gaztelania; azken hizkuntza honetan Medio Vinalopó edo Vinalopó Medio izenak ematen zaizkio.

Eskualdeak 11 udalerri ditu, 798,60 km²ko azalera du eta 2005ean 165.294 biztanle zituen.

Remove ads

Udalerriak

Informazio gehiago Udalerria, Biztanleria ...

Horiei hainbat arlotan udalerri izaerarik ez duen el Carxe lurraldea gehitu dakieke; murtziarra administrazioz, Vinalopó aldetik joandakoek birpopulatutako lurraldea da eta hizkuntzaz zein geografiaz eskualdearekin lotura estuak ditu, bereziki el Pinósekin. Orihuelako Barba-roja auzoa ere geografia eta hizkuntza arloetan Vinalopó Mitjàkoa da.

Remove ads

Hizkuntzak

Udalerri gehienetako tokiko hizkuntza valentzieraa da. Gaztelania, ordea, Elda, Aspe eta Monforte del Cidekoa. Hala ere, herrien arteko biztanle mugimendu ugari egon dira eta bitxikeriarik handiena Elda eta Petrerrek osatzen duten ia 90.000 biztanleko konurbazioa da, non bi herrietako tokiko hizkuntza historikoak desberdinak diren. Auzoen arabera hizkuntza bakoitzaren presentzian gorabehera handiak egon daitezke eta berdin gertatzen da Novelda-Aspe-Monforte konurbazioan. Horri XX. mendean zehar Espainiatik etorritakoen eta azken hamarkadetan munduko beste lurralde batzuetatik hara bizitzera joandakoen eragina gehitu behar zaio.

Beste aldetik Monforteko Poublanc auzoa, Agosterako bidean, valentzierazko hiztuna da.

Remove ads

Eskualde historikoa

Egungo eskualdearen oinarria 1934ko Emili Beüten "Comarques naturals del Regne de València" proposamenean agertzen zen Conca del Vinalopó izenarekin baina Beütek Aspe, Elda, Monforte del Cid eta Petrer Plans de Villena delakoan kokatu zituen.

Ikusten denez Beütek hizkuntza irizpideari Elda eta Petrer bi eskualde desberdinetan banatzeko zailtasuna gehitu zion. Hizkuntza irizpide nagusitzat jota egindako proposamenak gaur egun zokoratuta daude, eskualdeko herrien arteko lotura estuak direla medio[1].

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads