Wilhelm Kempff

From Wikipedia, the free encyclopedia

Wilhelm Kempff
Remove ads

Wilhelm Walter Friedrich Kempff (Jüterbog, Brandenburg, 1895eko azaroaren 25a - Positano, Italia, 1991ko maiatzaren 23a) alemaniar piano-jotzailea izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...

Gurasoak organo-jotzaile izan zituen, eta oso gazterik hasi zen bera aitarekin pianoa[1] eta organoa jotzen. Berlingo Kontserbatorioan ikasi zuen pianoa Karl Heinrich Barthekin, eta konposizioa, Robert Kahnekin. 1918an hasi zen kontzertuak ematen. Lehen aukera Berlingo Orkestra Filarmonikoarekin izan zuen. Stuttgarteko Musika Eskolako zuzendaria eta piano-irakaslea izan zen 1924tik 1929ra. Hego Ameriketan, Japonian, Frantzian, Londresen, Grezian, Italian, eta 1964an, Estatu Batuetan aritu zen kontzertuak ematen. Errepertorio erromantikoaren interprete bikaina izan da. Beethovenen lanak interpretatzen zituen batez ere. 1984an utzi zion jendaurrean kontzertuak emateari.

Remove ads

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads