William Hartnell

From Wikipedia, the free encyclopedia

William Hartnell
Remove ads

William Henry Hartnell (Londres, 1908ko urtarrilaren 8a - 1975eko apirilaren 23a) Ingalaterrako aktore bat da, Doctor Who telesailean lehenengo doktorea izateagatik ezaguna dena. Aurretik hainbat film ere egin zituen, aipagarrienak Brighton Rock (1949), The Mouse That Roared (1959) eta This Sporting Life (1963)

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads

Biografia

Londresko St Pancras txabola auzoan jaio zen eta Lucy Hartnell ama ezkongabearen haur bakarra izan zen. Ez zuen inoiz jakin nor zuen aita, aurkitzen saiatu bazen ere. Gaztetan amaren familiak Devon aldean zeukan baserri batean igaro izan zituen oporrak eta han ikasi zuen zaldiz ibiltzen[1].

Eskola oso goiz utzi zuen eta delikuentzian aritu zen[2]. Boxeo talde baten bidez Hugh Blaker arte biltzailea ezagutu zuen eta honek jockey izateko bidean jarri zuen, hura baitzen William Hartnellen pasioa. Ondoren Italia Conti Academy antzerki akademian sartu zuen, Blaker antzerkizale handia baitzen[3].

Filmetako pertsonaiak

1925ean antzerkian sartu zen eta 1932an egin zuen debuta zineman. Lehenengo paperak komikoak izan zituen baina 1944an The Way Ahead filmean Ned Fletcher sargentoa izan zen eta ordutik aurrera hamaika paper egin zituen detektibe edo soldado rolean. Telebistari dagokionez The Army Game telesailean izan zuen lehenengo paper jarraitua.

Doctor Who

1963. urtean This Sporting Life filmean egindako lana ikusita Verity Lambert ekoizleak sortzen ari zen telesail berri baterako protagonista izatea eskaini zion. Doctor Who zen BBC sortzen ari zen zientzia fikziozko telesail berria. Hartnellek ez zuen hasiera batean interesik azaldu gazteentzako telesaila zirudien horretan[4][5], baina militar eta detektibe paperetik ere atera nahi zuen eta azkenean konbentzitu egin zuten. Lehenengo doktorea izan zen, protagonista hain zuzen ere. Telesailaren aurreneko lau denboraldiak egin zituen, baina arteriosklerosiak jota zegoen ordurako eta doktoreaten berriztatze prozesua asmatu zuten ekoizleek aktorea aldatzeko[6]. William Hartnell berak proposatu zuen Patrick Troughton bigarren doktorea izateko.

Doctor Who-ren hamargarren urteurrena ospatzeko "The Three Doctors" atalean ordura arteko hiru doktoreak elkartu ziren. Hartnellen azken interpretazioa izan zen.

Remove ads

Bizitza pertsonala

1929ko maiatzaren 9an Heather McIntyre-rekin ezkondu zen eta elkarrekin egon ziren Hartnell hil zen artean. Alaba bakarra eta bi biloba izan zituzten[7].

Filmografia

Zinema

Informazio gehiago Urtea, Filma ...

Telebista

Informazio gehiago Urtea, Telesaila ...
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads