William Strang

From Wikipedia, the free encyclopedia

William Strang
Remove ads

William Strang (Dumbarton, 1859ko otsailaren 13aBournemouth, 1921ko apirilaren 12a) eskoziar margolari, grabatzaile, idazle eta ilustratzailea izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...

Hamasei urterekin Londresera joan zen eta Alphonse Legrosen ikaslea izan zen. Sei urtez grabatua ikasi zuen. Arrakasta handia izan zuen lanbide horretan, eta Margolsri-Grabatzaileen Errege Elkartearen sortzaileetako bat izan zen.

Hainbat grabatu teknika erabili zituen (akuaforte, punta lehorra, kedarrezko grabatu, buril, litografia, xilografia). Literatura-lanen ilustratzaile gisa nabarmendu zen, bereziki John Bunyan, Samuel Taylor Coleridge eta Rudyard Kipling egileena.

Erretratuen, paisaietan biluzik zeuden irudien eta nekazari familien margolaria ere izan zen. 1894an argitaratutako "Death and the Ploughman 's Wife" balada ilustratua ere idatzi zuen.

Remove ads

Iruditegia

Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads