Segovia
Espainiako udalerria, Gaztela eta Leonen, izen bereko probintziako hiriburua From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Segovia[1] Gaztela eta Leongo (Espainia) erdialdeko hiria da, izen bereko probintziako hiriburua.
55.748 biztanle ditu (2010). Segovia probintziako administrazio, finantza eta kultura hiri nagusia da. Madrilgo etxebizitzen prezioen gorakadak eta garraiobideen hobetzeak biztanleriaren etengabeko hazkundea ekarri du.
Bertako Alde Zaharra UNESCOk "Gizateriaren Ondare" izendatu zuen. Aipagarriak dira bertako Akueduktua eta Alkazarra.
Remove ads
Geografia
Eresma ibairen ertzean (Segovia, Gaztela eta Leon).
Ekonomia
Industriak ez du aparteko garrantzirik.
Historia
Vacceo zeltiberiarrek eraiki zuten bertako lehen gotorlekua eta erromatarrak nagusitu ziren ondoren (akueduktu ospetsua geratu da garai haietatik).
Musulmanen inbasioaren ondoren, 1088an hasi ziren berriro jendeztatzen, eta gotorleku izan zen luzaroan.
XII. mendearen bukaeran eratu zen Segoviako Mesta eta XIII. mendean zabaldu ziren hirian oihalgileak. Komunitatezaleen gerrak eragin handia izan zuen Segoviako hirian.
XVII. mendean etorri zen Mestaren gainbehera.
1920an kalte handiak eragin zituen sute batek Segovian.
Ondasun nabarmenak
- Erromatarren garaiko akueduktu ikusgarria, Trajano enperadorearen garaian eraikia (53-117).
- Erdi Aroko harresia eta alkazar edo gotorlekua (XII.-XVI. mendeetan eraikia, 1862an errea eta 1882an berritua).
- Erdi Aroko elizak eta katedral gotikoa.
Herri eta hiri senidetuak
Edinburgh, Eskozia, 1985.
Marysville (Ohio), AEB, 2001.
Tucson (Arizona), AEB.
Tours, Frantzia, 1972
Gangdong-gu, Seul, Hego Korea
Irudi galeria
- Segoviaren goitiko ikuspegia
- Segoviako akueduktua
- Segoviako akueduktua
- Segoviako akueduktua
- Segoviako akueduktua
- Segoviako katedralaren gaueko ikuspegia
- Segoviako Alkazarra iparraldetik
- Segovia eta inguruko landa-ren aireko ikuspegia
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads