Wuwei

From Wikipedia, the free encyclopedia

Wuweimap
Remove ads

Wuwei (txinera sinplifikatuz: 武威; pinyinez: Wŭwēi), Gansu probintzian kokatutako prefektura mailako hiria da. Guztira, 1.800.000 biztanle inguru dauzka eta 33.000 kilometro karratuko azalera.

Datu azkarrak Administrazioa, Izen ofiziala ...
Remove ads

Historia

Antzina Liangzhou (涼州) izena izan zuen, eta gaur egun ere hiriaren erdigunea osatzen duen barrutiak izen zaharra mantentzen du.

Duela 5.000 urte hasi zen eremua populatzen. Berehala bihurtu zen toki estratejikoa, izan ere Hexi korridorearen ekialdeko muturra baitzen[1]. Tibeteko goi-lautada eta Gobi basamortuaren arteko oasiez osaturiko korridorea izan zen hau. K.a. II mendean Han dinastiaren probintzia-hiriburu garrantzitsua izan zen. K.a. 121 urtean Wudi enperadoreak bere zalditeria osoa ekarri zuen Xiongnu nomaden aurrean hiria babesteko eta borrokan garaipena eskuratu zuenean Hexi korridore osoa konkistatu zuen[2].

Hurrengo mendeetan Zetaren Bidearen iparraldeko adarra bihurtu zen Hexi korridorea eta horri esker etnia eta kultura ugariren elkargune bilakatu zen Wuwei[3]. Honen erakusle dira hiriaren inguruan eraikitako tenplu eta leize budistak.

Remove ads

Geografia eta klima

Kokapena

Hiru goi-lautadaren erdian dago Wuwei; Tibetarra, Loess eta Mongoliarraren artean hain zuzen ere. 1.020 eta 4.874 metro arteko altuerak hartzen ditu, toki garaienak hegoaldean daude. Eremu guztiak 33.000 km2-ko azalera du.

Klima

Klima hotza eta lehorra da, baina udan 45 °C-tako tenperaturak gainditzea posible da.

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Wuwei (1971−2000)), Hila ...
Remove ads

Banaketa administratiboa

  • Liangzhou Barrutia (凉州区)
  • Minqin Konderria (民勤县)
  • Gulang Konderria (古浪县)
  • Tianzhu Tibetar Konderri Autonomoa (天祝藏族自治县)

Demografia

Hiriaren erdigunean 509.600 biztanle bizi dira eta prefektura osoan 1.815.054 (2010ko erroldaren arabera). Etnia nagusia Han bada ere, guztira 38 etnia desberdin daude Wuwei-en, tartean mongolak eta tibetarrak.

Ekonomia

Wuweiko jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza da. Meloiak, barazkiak eta ardoa ekoizten dira. Nekazaritza ekologikoak indar handia hartu du azkenaldian. Abeltzaintzak ere bere garrantzia badu.

Industriari dagokionez ehungintza, metalurgia eta eraikuntza materialen ekoizpena dira aipatzekoak.

Ondasun nabarmenak

Thumb
Gansuko zaldi hegalaria.
  • Wenmiao tenplua: Tenplu konfuziarra da, Gansu probintzia guztian dagoen tenplu konfuziar handiena[4].
  • Leitai hilerria: Han dinastiako hilobiak daude bertan. Brontzezko 99 zaldi, gurdi eta soldaduren eskulturak daude ikusgai[4].
  • Gansuko zaldi hegalaria: Leitai hilerrian aurkitu zen zaldi bat da. 34'5 cm-ko altuera, 45 cm-ko luzera eta 17'5 kg-ko pisua ditu eta lasterka ari denez hiru hanka airean ditu, hortik "hegalaria" ezizena[2]. Gaur egun Gansu probintziako museoan dago.
  • Xixia museoa: Xixia erresumako (1038-1277) erlikiak daude ikusgai[4].
Remove ads

Iruditegia

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads