Xinjiang
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Xinjiang edo Xinjiangeko Uigur Eskualde Autonomoa[1] (txinera sinplifikatuz: 新疆; uigureraz: شىنجاڭ ئۇيغۇر ئاپتونوم رايونى) Txinako Herri Errepublikako eskualde autonomo baten izena da. Biztanleria gutxiko probintzia da, baina hala ere lurraldearen seiren bat hartzen du.
Xinjiang Turkestan eskualde historikoan kokatzen da. Halaber, Xinjiangen uigur etnia bizi da, eta hauetako askok lurraldeari Ekialdeko Turkestan deritzote.
Remove ads
Inguru naturala eta kokapena
Xinjiang probintziak Tibet eta Kaxmirrekin egiten du muga hegoaldean, Qinghai eta Gansu probintziekin ekialdean, Mongoliarekin ipar-ekialdean, Errusiarekin iparraldean, eta Kazakhstan, Kirgizistan, Tajikistan, eta Afganistanekin mendebaldean.
Xinjiangek "muga berria esan nahi du" txineraz. Historikoki Xinjiangi "Ekialdeko Turkestan" edo "Txinatar Turkestan" izenaz ere ezagutu da. Herrialdeko probintziarik handiena da eta Txinaren azaleraren seiren bat da. Tian Shan mendiak bitan banatzen du probintzia, iparraldean Dzungariako lautada eta hegoaldean Tarim arroa daudela. Probintziako punturik baxuena Turfango sakonunean dago itsasoaren mailatik 155 metrora eta altuena K2 mendia da, itsasoaren mailatik 8.611 metrora (Kaxmirreko mugatik gertu).
Remove ads
Historia
Han dinastiaren hasieran, kristo aurreko 206. eta kristo ondorengo 220. urtearen artean, gaur egungo Xinjiang probintziaren gehiena Xiongnu herri nomadaren eskuetan egon zen (mende batzuk geroago Mongolian ezarriko ziren). II. mendean Han dinastiak Zhang Qian bidali zuen Xinjiangera eta pixkanaka Xiongnutarrekin gatazkak areagotuz joan ziren. Azkenik Handarrek probintzia konkistatzea lortu zuten.
Remove ads
Banaketa administratiboa
![]() |
Remove ads
Demografia
Xinjiang Txinako eskualde autonomoetako bat da, eta bertan hainbat talde etniko ezberdin bizi dira, Han etniako biztanleriaz gain. kazakhstandarrak eta uigurtarrak erlijio musulmanekoak dira, eta hauekin batera, huidar, kirgizistandar, mongoliar eta abarreko jendea bizi da bertan, biztanleriaren %60 dira. Arraza eta etnien aniztasuna Xinjiang probintziak historian zehar izandako inbasio eta armaden joan-etorrien ondorio da. 1949. urtean Han etniako biztanleria %6 baino ez zen arren, urtez urte haziz doa, eta azken erroldaren arabera, (2000. urtean), biztanleriaren %40 baino gehiago ziren.
Biztanleriaren banaketa ezberdina da prefekturaz prefektura, adibidez, Urumqin Han etnia nagusi da,baina probintzia gehienean uigurtarrak biztanleriaren %70 baino gehiago dira. Nagusigo hori ageriagoa da nekazaritza guneetan, bai eta gunerik menditsuenetan ere.
Remove ads
Politika
Xinjiang lurralde autonomoko zuzendaria Nur Bekri (努尔·白克力) da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Wang Lequan da. Urumqiko istilu etnikoetan Han etniako kideen segurtasuna bermatzeko gai izan ez zela eta, dimisioa aurkeztu zuen 2009ko irailean.
Garraioa
Aireportuak
Kokapen Hiria | NAZE | NAGE | Aireportuaren izena |
XINJIANG | |||
Aksu | ZWAK | AKU | Aksu Aireportua |
Altay | ZWAT | AAT | Altay Aireportua |
Fuyun | ZWFY | FYN | Fuyun Aireportua |
Hami | ZWHM | HMI | Hami Aireportua |
Hotan | ZWTN | HTN | Hotan Aireportua |
Karamay | ZWKM | KRY | Karamay Aireportua |
Kashgar (Kashi) | ZWSH | KHG | Kashgar Aireportua (Kashi Aireportua) |
Korla | ZWKL | KRL | Korla Aireportua |
Kuqa | ZWKC | KCA | Kuqa Aireportua |
Qiemo | ZWCM | IQM | Qiemo Aireportua |
Tacheng | ZWTC | TCG | Tacheng Aireportua |
Ürümqi | ZWWW | URC | Ürümqi Diwopu Nazioarteko Aireportua |
Yining | ZWYN | YIN | Yining Aireportua |
Remove ads
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads