Xuban
antzinako jainkoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Xuban Commingesko Arbast aldeko erromatarren garaiko Akitania zaharreko jainkoetako bat da. Ematen duenez bertako mendi bati lotutako jainkoa da. Aldare bat topatu zen berari eskainita Arbasten honako inskripzioarekin: "Xuban Jainkoari. Acan-ek bere botoa bete du bidezkoa den esker onarekin"[1]. Ez dugu bere ezaugarririk ezagutzen.
Remove ads
Xuban izena
- Egun Xuban Euskaltzaindiak onartutako euskal mutil-izena da, egun gero eta gehiago erabiltzen dena.
Idazkuna
Esan bezala, Garona Garaian dagoen Arbast/Arbasen XIX. mendean agertu zen aldare batean irakur daiteke. Arbast Lugdunum Convenarum hiriaren lurretan zegoen Antzinaroan, eta inskripzioa K.o. I-III. mendeen artekoa da[2]. Aldarea Saint-Raymond museoan gordetzen da gaur egur.Idazkunaren testua latinez hau da:
XVBAN
DEO
ACAN
V(otum) S(oluit) L(ibens) M(erito)
Identifikazio kodeak: CIL XIII, 130 (4, 2 or.) = CAG-31-02, 104 or.
Remove ads
Erreferentziak
Bibliografia
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads