Yeu

From Wikipedia, the free encyclopedia

Yeu
Remove ads

Yeu uhartea (frantsesez: Île d'Yeu) Loirerriako kostaldean dagoen uhartea da, L'Île-d'Yeu udalerria osatzen duena. Poitou eskualdean kokaturik, uharteak 9,5 kilometroko luzera eta 4 kilometroko zabalera ditu, eta 2012an 4.575 biztanle zituen (196,18 biz./km²).

Datu azkarrak Bertako izena, Geografia ...

Bi arrantza-portu ditu, Port-Joinville iparraldean eta Port de la Meule hegoaldean, atun eta misera harrapatzeagatik ezagunak direnak.

Bertara ailegatzeko modu bi daude: ferryz Fromentinetik (La Barre-de-Monts) edota Saint-Gilles-Croix-de-Vietik edo hegazkinez Île d'Yeuko aireporturaino (IATA: IDY, ICAO: LFEY), Nantesko aireportutik hegaldi komertzialak dituena.

Remove ads

Historia

Neoliton jada biztanleak zituen, bertan dolmenak eta menhirrak daudelako.[1] Bangorretik etorritako monjek San Hilarioren monasterioa eraki zuten, bikingoek arpilatua izan zena. X. mendean Marmoutierreko eta Poitiersko monjek beste monasterio bat eraiki zuten.

XIX. mendean hainbat artisten bizileku bilakatu zen: Jean Rigaud (1912–1999) margolaria, Maurice Boitel (1919–2007). Jean Dufy (1888-1964), Marc-Adolphe Guégan (1891–1959) poeta eta abar.

Frantziako Gobernuak presondegi moduan erabili zuen uhartea. Philippe Pétain mariskala 1951n bertan hil zen eta bertan lurperatuta dago. Zenbait ETAko kideak (besteak beste Jose Miguel Beñaran Ordeñana —Argala) bertan deportatuak izan ziren.[2]

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads