Zeni Pereira
aktore brasildarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Zenith Pereira de Castro (Salvador da Bahia, 1924ko abenduaren 9a – Rio de Janeiro, 2002ko martxoaren 21a), Zeni Pereira izenez ezagunagoa, brasildar aktorea izan zen[1].
Remove ads
Bizitza
Amarina de S. Pereira Nabucoren alaba zen[2]. Salvador da Bahian jaioa, familiarekin Rio de Janeirora joan zen bizitzera, oraindik umea zela. 14 urterekin, Mayrink Veiga irratiko programetan abesten hasi zen. Arte eszenikoetan graduatu zen eta 1948an debuta egin zuen Nelson Rodriguesen Anjo Negro antzezlanean. 1950eko hamarkadan Beltzen Antzoki Esperimentalean sartu zen Ruth de Souza eta Léa Garciarekin batera. Aldi berean, herrialdeko lehen telebista-katea ireki zenean, telesailetan ere antzezten hasi zen. 1955-1956 urteetan izeba Nastácia antzeztu zuen Sítio do Picapau Amarelo haurrentzako telesailaren Rio de Janeiroko bertsioan. 1969an telenobela batean debutatu zuen, TV Tupi kateko O doce mundo de Guidan. Hala ere, bere paperik ezagunena Escrava Isaura telenobelako Januária izan zen[1][3].
2002ko martxoaren 21ean hil zen Rio de Janeiron, istripu zerebrobaskular baten ondorioz, 77 urte zituela[4].
Remove ads
Lanak
Zinema
Telebista
Antzerkia
- Anjo Negro (1948)
- Aruanda (1949-1950)
- Paiol Velho (1951)
- Amanhã Será Diferente (1952)
- O Anjo (1956)
- Orfeu da Conceição (1956)
- O Pagador de Promessas (1962)
- Vamos Brincar de Amor em Cabo Frio (1964-1965)
- Memórias de Um Sargento de Milícias (1966)
- O Pagador de Promessas (1979)[8]
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads