Zhang Yufei

igerilari txinatarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Zhang Yufei
Remove ads

Zhang Yufei (txinera sinplifikatuz: 张雨霏; pinyinez: Zhāng Yǔfēi, Xuzhou, 1998ko apirilaren 19a) igerilari txinatarra da. Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan lau domina lortu zituen, urrezko bi eta zilarrezko bi. Paris 2024ko Olinpiar Jokoetan ez zuen txapelketarik irabazi baina sei domina eskuratu zituen, zilarrezkoa bat eta brontzezkoak bost. Paris 2024an domina gehien irabazi zituen kirolaria izan zen ondorioz, beste inork ez baitzituen sei eskuratu.[1]

Remove ads

Ibilbidea

Amak bultzatuta, hiru urterekin hasi zen igeri egiten, ama bera entrenatzaile zuela. 14 urte baino ez zituela, 2008an, txapeldun olinpikoa izandako Liu Zige garaitu zuen 200 m tximeleta proban, Pekinen jokaturiko Munduko Kopan, eta, hurrengo urtean, Txinako igeriketa selekzioan sartu zen. 2014an egin zuen nazioarteko debuta, Gazteen Udako Olinpiar Jokoetan, eta bost domina eskuratu zituen, hiru urrezko eta zilarrezko bi.[2]

Remove ads

Olinpiar Jokoak

Tokio 2020, urreak eta munduko errekorra

Tokioko Olinpiar Jokoetan (2020koak izenez, baina 2021ean eginak) urrezko bi domina eskuratu zituen, 200 m tximeletan (Olinpiar errekorra hautsiz 2.03.86 denborarekin) eta 4x200 m librean (taldeak munduko errekorra hautsi zuelarik 7:40,33 denborarekin); honako hauek osatzen zuten taldea: Yang Junxuan, Tang Muhan, Zhang Yufei, Li Bingjie, Dong Jie eta Zhang Yifan-ek; azken biak ez zuten finalean (munduko errekorreko lorpenean) parte hartu.[3] 100 m tximeletan, bigarren egin zuen Maggie MacNeil kanadarrarengandik 5 ehunenekotara.[4][5]

Paris 2024, polemika eta sei domina

2024an, Parisko Jokoetarako prestakuntza fasean, apirilean albistea zabaldu zuen AEBetako The New York Times egunkariak Txinako igerilarien taldeko 23 kidek dopin positiboa eman zutela jakinarazi zuen. Trimetazidina (TMZ) izan omen zen gai debekatua, eta Tokioko Jokoak baino lehenago gertatu omen zen kasua. 23 igerilarien artean omen zegoen Zhang.[6]

Txinak azalpenak eman zizkion Munduko Anti-Dopin Agentziari (WADA), jandako zerbaiten ondorioak agertu zirela analisietan, eta WADAk ontzat eman zuen azalpena, kontua horretan geratu zelarik.

Nolanahi ere, 2024an zehar Txinako igerilariek beste inongo herrialdeetakoek baino kontrol gehiago izan zituztela jakinarazi zen. Igerilari bakoitzeko 21 test, kopuru ertain gisa, eta kasu guztietan emaitza negatiboekin.[6]

Parisko igerileku olinpikoan, azkenik, Zhang brontzezko hiru domina lortu zituen banakako probetan (50 m estilo librea, 100 m tximeleta eta 200 m tximeleta), eta erreleboetan zilar bat (4x100 m medley mistoa) eta beste bi brontze (4x100 m estilo librea eta 4x100 medley emakunezkoena). Urrerik gabe, baina Parisko banakako kirolari guztien artean domina gehien, sei, beste inork lortu ez zuena.[1]

Remove ads

Udako Olinpiar Jokoak

Informazio gehiago Joko Olinpikoak, Urtea ...

Gainerako emaitzak

Informazio gehiago Munduko Uretako txapelketak, Urtea ...
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads