Zigala
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Zigala (Nephrops norvegicus) edo langustina krustazeo dekapodo espezie bat da, sukaldaritzan oso aintzat hartzen dena.
Remove ads
Habitata
Ipar-ekialdeko Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneoaren eskualde batzuetan bizi da, baina ez Itsaso Baltikoan eta Itsaso Beltzan. Itsas hondo hareatsuetan bizi da, itsasertzetik 800 metroko sakonera arte[1].
Deskribapena
Otarraixknen itxurako gorputza du, estuagoa da ordea. 18-20 zentimetrotako luzera izan ohi du buztanetik aurreko hagin luzeetara eta kolore laranja argia du[2].
Zefalotoraxean giltzurrun itxurako bi begi konposatu beltz ditu[1] eta burualdea arantzatsua du. Bi antena pare ditu, bigarrena luzeagoa eta finagoa. Bost hanka pare ditu, aurreneko biak haginak dira eta luzeak eta sendoak dira. Hurrengo hiru hanka parek arantzak dituzte.
Abdomena segmentaturik dago eta telsonean amaitzen da. Emeak abdomenaren azpian babestuta eramaten ditu arrautzak.
Remove ads
Elikadura
Sarraskijalea eta harraparia da eta argi gutxi dagoenean ateratzen da ehizara[3]. Zizareak eta arrain txikiak harrapatzen ditu eta marmokak jaten dituela ere ikusi da[4].
Ugalketa
Zigalak neguaren amaieran edo udaberriaren hasieran oskola aldatzen du urtero[1]. Oskol berria gogortu baino lehenago elkartzen dira arra eta emea eta ernaldutako arrautzak abdomenean eramaten ditu emeak. Errunaldiaren ondoren larbak jaiotzen dira eta plaktonaren parte bihurtzen dira. Larba egoeran hilabete bat edo bi egon ondoren lurreratu egiten dira eta zigala heldua bihurtzeko prozesua hasten da[5].
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
