Limburgera
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Limburgera Belgikako eta Herbehereetako Limburg erregioan hitz egiten den nederlandar taldeko dialekto multzo bat da. Aniztasun handia dago limburgeraren baitan, hainbat isoglosa zeharkatzen dute haren eremua (Uerdinger lerroa, Panninger lerroa, e.a.), beraz zaila da limburgeraz hitz egitea. Limburgera nederlandera eta alemanieraren arteko zubia da.
Remove ads
Klasifikazioa
- Indoeuroparra
- Germaniarra
- Mendebaldeko germaniarra
- Behe-frankikoa
- Ekialdeko behe-frankikoa
- Limburgera
- Ekialdeko behe-frankikoa
- Behe-frankikoa
- Mendebaldeko germaniarra
- Germaniarra
Historia
Limburgerak nederlandera zaharrean du bere jatorria, ekialdeko behe-frankikoan hain zuzen. Mendebaldeko behe-frankikoa flandrieraren eta nederlanderaren iturria da. Ekialdeko behe-frankikoak, mendebaldekoak ez bezala, V. mendetik aurrera "Bigarren aldaketa kontsonantiko germaniarra" jasan zuen. Horregatik limburgerak edozein nederlanderaren dialekto baino alemaneraren antz handiagoa du.
Nederlandera batua sortzerakoan eskualde aberatsetako dialektoak hartu zituzten oinarritzat (Holandakoa, Zelandakoa), baita elite kulturalarenak (Brabantekoa, Flandesekoa) ere. Limburgerari ez zitzaion kasu handirik egin, hori del eta, gaur egun nederlanderarekiko distantzia nahiko handia da.
Frantsesaren eta alemanaren eragina
Europako hiru kultur handien artean kokatuta dagoenez, limburgera haien hizkuntzetako arrastoak ditu.
Remove ads
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
