Udazken

From Wikipedia, the free encyclopedia

Udazken
Remove ads

Udazkena, larrazkena edo udagoiena eremu epeleko urtaroetako bat da. Aurretik uda du eta udazkenaren atzetik, negua dator.

Thumb
Uzta garaia
Thumb
Hosto galkorrak zuhaitzetan, udazkenaren seinale.

Uzten urtaroa da, adibidez, arto eta ekilorearena.

Izen bera partekatzen duen onddoa ere badago, Udazkeneko onddozuri edo onddo zuria (Boletus edulis).

Hasiera

Ipar hemisferioan[1], udazkena irailaren 23 inguruan hasten da eta abenduaren 22 inguruan amaitzen da.

Hego hemisferioan[1] aldiz, martxoaren 20 inguruan hasten da eta ekainaren 20 inguruan amaitzen da.

Udazkena urteko lau urtaroetako bat da eta bere ezaugarri nagusiak zuhaitzetatik hostoak erortzea, eguneko argi-ordu kopurua murriztea eta giro-tenperaturaren jaitsiera dira.[2]

Ezaugarriak

Udazkena urteko beste urtaroetatik bereizten duten ezaugarri bereziak dituen urtaroa da. Hona hemen ezaugarri batzuk:

- Udazkenean tenperatura jaisten hasten da, batez ere gauez. Eguraldia freskoa izan daiteke, baina egunean zehar epela eta atsegina ere izan daiteke.

- Egunak laburragoak eta gauak luzeagoak izaten dira, eta horrek eragina izan dezake animali batzuen portaeran.[3]

- Udazkena ere Uzta garaia da non, sagarra, mahatsa, kalabazak, azenarioak, besteak beste, biltzen diren.

- Udazkeneko eguraldi fresko eta atseginak aire zabaleko jarduerak egiteko une aproposak dakartza, hala nola, oinez, mendi-ibilaldiak, eta udazkeneko paisaiez gozatzeko aukera ematen duen.

Flora[4]

Flora ere udazkeneko baldintza aldakorretara egokitzen da. Hona hemen udazkenean floraren portaera batzuk:

- Hostoen erorketa: Udazkeneko ezaugarririk nabarmenenetako bat zuhaitzetatik hostoen erorketa da. Zuhaitzek hostoa galtzen dute neguko baldintza hotzetara egokitzeko.

- Hostoen kolore-aldaketa: Udazkenean, zuhaitzetako hostoek kolorea aldatzen dute, hainbat tonu desberdin sortuz. Hau, hostoek klorofila eta beste pigmentu batzuk gutxiago sortzen dituztelako gertatzen da. Horia, laranja, gorria eta marroia bezalako kolore beroagoak sortzen dira.

- Ehiza eta estaltzea: Udazkena ere animalia espezie askoren estaltze eta ehiza garaia izaten da. Arrek lurraldearen eta emeen alde borrokatzen dute, eta animalia gazteek ehizatzen eta bizirauten ikasten dute.

- Larru-azal aldaketak: Animalia askok larru-azalen kolorea eta lodiera aldatzen dute tenperatura freskoetara egokitzeko.

Fauna[5]

Fauna ere udazkeneko baldintza aldakorretara egokitzen da. Hona hemen udazkenean faunaren portaera batzuk:

- Udazkeneko fauna kontutan izaten badugu, animalia batzuk hibernatzeko prestatzen diren bitartean, beste batzuk aldiz leku epelagoetara migratzen dira eta negurako prestatzen dira.

Thumb
Hegazti migrazioa

- Migrazioa[6]: Hegazti eta tximeleta espezie asko udazkenean klima epeletara migratzen dira. Ohikoa da garai honetan hegoaldera hegan egiten duten hegazti multzo handiak V formazioan ikustea.

- Elikagaien bilketa eta hibernazioa: Animalia asko, hala nola, urtxintxak, saguak eta oreinak, negurako janaria pilatzen hasten dira. Beste animalia batzuk ordea, hartzak eta marmotak adibidez, udazkenean hasten dira hibernazioa prestatzen. Gehiegi elikatzen dira gantz edota gorputz koipe biltegiak handitzeko eta negurako aterpe egokiak bilatzeko.

Thumb
Basoa udazken betean
Remove ads

Bestelakoak

Thumb
Udazken koloreak

- Udazkeneko euria (gaztelaniaz: Lluvia de otoño) 1989. urtean eginiko filma da, José Ángel Rebolledok zuzendutakoa.[7]

- "Udazkenaren balkoitik" Joan Mari Irigoienek 1987an kaleratutako eleberria izan zen, Ereinek argitaratua.[8]

- Udazkeneko mandabelarra edota Mandabelarra (Centaurea jacea). Lore elkartuen familiako belar landarea da, 30–100 cm luzerakoa.[9]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads