Aparein
Euskal Herriko mendiaAparein Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da. Antzerako garaierako bi tontortxok eratzen dute mendi honen tontorra, ekialdekoa zertxobait garaiagoa den arren. Mendiaren oinean, mendiaren iparraldeko aurpegian, Ormazarretako borda dago. Espeleologia aldetik, interes handiko tokia da, bertan Ormazarretako osina baitago, 576 metroko sakonera eta 6700 metroko garapenarekin. Gipuzkoako osinik sakonentzat hartzen da.
Read article