Puttarri
Euskal Herriko mendiaPuttarri Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da, 1299 metroko garaiera duena. Mendi hau, Aralarreko mendirik garrantzitsuenetako bat bezala hartzen da. Beti egon da hortxe artzainen elezaharretan Mari euskal jainkosaren bizilekuetako bat bezala. Burundatik edo Arakildik begiratzen denean, pagadiak estalitako mendi honek ez du erakarpen handirik sortzen mendizaleen artean. Baina Puttarri hortxe dago, beste mendi batzuetatik banandua, Lizarrustitik Kalelantegi lepora igotzen den bidea zaintzen.
Read article