Puppy
eskulturaPuppy edo Txakurkumea Guggenheim Bilbao Museoaren aurrealdeean dagoen eskultura bat da, Abandoibarra etorbidean. 1992ko Jeff Koons estatubatuar artistaren lana da eta lorez estalitako altzairuzko egitura baten bidez West Highland White Terrier arrazako txakur bat irudikatzen du. Bere neurriak 1240 x 910 x 850 cm.-koak dira eta 16 tonako pisua du. AEBtako Connecticut estatuko Peter M. Brant-en lursailetan ere kopia zehatz bat badago.
Read article






