Puppy

eskultura From Wikipedia, the free encyclopedia

Puppy
Remove ads

Puppy edo Txakurkumea[1] Guggenheim Bilbao Museoaren aurrealdeean dagoen eskultura bat da, Abandoibarra etorbidean. 1992ko Jeff Koons estatubatuar artistaren lana da eta lorez estalitako altzairuzko egitura baten bidez West Highland White Terrier arrazako txakur bat irudikatzen du. Bere neurriak 1240 x 910 x 850 cm.-koak dira eta 16 tonako pisua du. AEBtako Connecticut estatuko Peter M. Brant-en lursailetan ere kopia zehatz bat badago.[2]

Datu azkarrak Jatorria, Sortzailea(k) ...

Puppy obrarekin Koonsek iragana eta oraina elkartzen ditu, ordenagailu-modelo sofistikatu bat erabili baitu XVIII. mendeko lorategi klasikoei erreferentzia egiten dien lan bat sortzeko. Koonsek erakartzeko, baikortasuna eragiteko eta, bere esanetan, "konfiantza eta segurtasuna" pizteko helburu sendoaz diseinatu du eskultura publiko hau. Puppyk museoaren ataria zaindu eta, aldi berean, miresmenez eta pozez betetzen ditu ikusleak. [3] Udaberri eta udazkenero lore aldaketa egiten zaio eta mantenuan hilero 9.000 euro aurrekontua du.[4][5] 2020an COVID-19a dela eta musuko edo maskara jarri zioten.[6]

Remove ads

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads