Ani DiFranco
musikari eta aktibista / From Wikipedia, the free encyclopedia
Angela Maria DiFranco, Ani DiFranco bezala ezagunagoa (Buffalo, New York, 1970eko irailaren 23a) egile abeslari estatubatuarra da. 20 disko baino gehiago argitaratu ditu eta Grammy sari baten irabazlea da.[1] DiFrancoren musika folk rock eta rock alternatibo gisa sailkatu bada ere, punk, funk, hip hop eta jazzaren eraginak ere baditu. Disko guztiak Righteous Babe Records izeneko diskoetxe propioarekin argitaratu ditu eta horrek sormen-askatasun nabarmena eman dio.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Ani DiFranco | |
---|---|
(2007) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Angela Maria DiFranco |
Jaiotza | Buffalo, 1970eko irailaren 23a (53 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | New School (en) Buffalo Academy for Visual and Performing Arts (en) Buffalo State University (en) Eugene Lang College of Liberal Arts (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, abeslaria, kale-artista, musikagilea, gitarra-jotzailea, disko-ekoizlea, poeta, idazlea eta estudioko musikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | folk rock |
Ahots mota | kontraltoa |
Musika instrumentua | baxua gitarra ahotsa |
Diskoetxea | Righteous Babe Records |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
anidifranco.com | |
Itxi
DiFrancok mugimendu sozial eta politiko asko babestu ditu. Righteous Babe Fundazioaren bitartez, abortatzeko eskubidea eta LGBT ikusgarritasuna bezalako kausen aldeko kultura- eta politika-erakundeei babesa eman die. Pete Seeger egile abeslari estatubatuarra du aholkulari.[2]