Baztan
Nafarroa Garaiko udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Baztan[3] ([bas̻tan]) Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri eta haran bat da, izen bereko ibaiaren arroan dagoena, Lapurdi eta Nafarroa Beherearekiko mugan. Iruñeko merindadean dago eta hamabost herrik osatzen dute; Elizondo da herri nagusia, udalerriaren erdigunean. Urdazubi eta Zugarramurdi udalerriekin batera, Baztanaldea eskualdea osatzen du. 7.848 biztanle ditu; eta, 376,8 km² dituelarik, azaleraz Euskal Herriko udalerri handiena da. Hango euskalkia tarteko hizkera da, nafar-lapurteraren eta nafarreraren artekoa.
- Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baztan (argipena)».
Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Baztan | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Iruñea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Baztan | ||
Alkatea | Joseba Otondo Bikondoa (EH Bildu) | ||
Posta kodea | 31700 | ||
INE kodea | 31050 | ||
Herritarra | baztandar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°08′48″N 1°31′02″W | ||
Azalera | 373,55 km² | ||
Garaiera | 432 metro | ||
Distantzia | 58 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 7.831 (2023: −20) | ||
Dentsitatea | 20,78 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 26,73 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 38,19 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 79,86 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 7,09 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 7,11 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[1][2] | % 74,90 (2018: %-2,21) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.baztan.eus/ |
Itxi