Bergara
Gipuzkoako udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Bergara Gipuzkoako mendebaldeko udalerri bat da, Debagoiena eskualdekoa. 14.905 biztanle zituen 2016. urtean. Udalerriaren luze-zabalera 75,97 km² izanik, biztanle-dentsitatea 196,19 bizt./km²-koa da. Gipuzkoako bigarren udalerri handiena da. Deba ibaiak zeharkatzen du alderik alde. Auzo ugariz osatua dago (Osintxu, Angiozar, Ubera, Basalgo, Elorregi...).
Bergara | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Bergarako ikuspegia. | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Debagoiena | ||||||||||
Izen ofiziala | Bergara | ||||||||||
Posta kodea | 20570 eta 20578 > 20580 | ||||||||||
INE kodea | 20074 | ||||||||||
Herritarra | bergarar | ||||||||||
Ezizena | mokoluak eta sagarerriak | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°07′03″N 2°24′48″W | ||||||||||
Azalera | 75,97 km² | ||||||||||
Garaiera | 110-898 (110 udaletxean) | ||||||||||
Distantzia | 60 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 14.487 (2023) −26 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 190,69 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | -% 1,87 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 17,79 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 45,85 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 77,55 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 4,33 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 9,47 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 65,05 (2010) | ||||||||||
Etxeko erabilera[2] | % 54.93 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1268 | ||||||||||
Webgunea | https://www.bergara.eus |
Bergara historikoki Debagoieneko hiriburutzat hartu izan da, hainbat bideren lotunean baitago: izan ere, kostaldea eta Gaztelako ordokia lotzen duten bideek eta Gipuzkoa barrualdeko bideek egiten dute bat Bergaran.
Duen kokaleku estrategikoari esker, herri aberats eta handia izan da. XIX.-XX. mendeetan industria sendoa eratu zen Bergaran, eta oihalgintza eta metalurgia lantegi garrantzitsuak eratu ziren bertan. Ehungintza hain garrantzitsua eta bereizgarria izatera iritsi zen, non mahoiari «Bergarako urdina» deitu izan baitzaio.[3] Bergara fisikaren herri historiko izendatu du Europako Fisika Elkarteak, Elhuyar anaiek wolframa bertan isolatu zutelako lehendabizikoz.[4]
Armarrian hau ageri da: berdez, San Pedroren giltzak, gainean izar bat eta azpian ilargi erdi bat dutela.