Girgillao
Nafarroa Garaiko udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Girgillao[3][lower-alpha 1] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Lizarrako merindadean eta Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 34,9 kilometrora. Altuera 349 eta 1019 metro artekoa da, eta 24,60 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 71 biztanle zituen.
- Artikulu hau Girgillao, Etxarren eta Argiñaritz herriek osatutako udalerriari buruzkoa da; Girgillao izeneko herria gaitzat duena beste hau da: «Girgillao (kontzejua)»
Girgillao | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Etxarren kontzejua eta ingurunetako larreak | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Eskualdea | Izarbeibar-Novenera | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Barrutia | Lizarra | ||
Izen ofiziala | Guirguillano | ||
Alkatea (2019-2023) | Javier López de San Román (Aparra) | ||
Posta kodea | 31291 | ||
INE kodea | 31121 | ||
Herritarra | girgillaotar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°43′20″N 1°51′54″W | ||
Azalera | 24,6 km² | ||
Garaiera | 349-1019 metro | ||
Distantzia | 34,9 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 71 (2023: 1) | ||
Dentsitatea | 2,89 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 15,56 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 71,43 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 7,42 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu ez-euskalduna | ||
Euskaldunak[1][2] | % 8,70 (2018: %-0,87) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1845 (independentzia) | ||
Webgunea | www.guirguillano.es |
Udalerri honek Mañeruibarreko iparraldeko zatia du. 1857an, Girgillaok Etxarren eta Argiñaritz eta Gorritza udalerriak anexionatu zituen. Garesetik eta Iruñerritik gertu egoteak gainbehera demografiko handia ekarri du XX. mendearen hasieratik, eta udalerriko ia langile guztiek Iruñerrian edo Garesen dute lanpostua. Nahiz eta Arga ibaiaren ertzetan egon, Iruñea eta Garesen arteko kokapen estrategikoan eta Beraskoaingo pasabideari begira, errepide-sarearen kokapenak, isolatuta ez egon arren, ez du kokapen nabarmenik.
Bertako biztanleak girgillaotarrak dira.