Go!azen (telesaila)
Euskal Irrati Telebistak igorritako telesaila / From Wikipedia, the free encyclopedia
Go!azen ETB 1eko telesail musikala da, Pausoka Entertainment ekoiztetxeak[1] eta EiTBk ekoitzia. Fikzio honek udaleku zorrotz batean euskaldun gazteen talde baten ibilerak ditu ardatz. 2008an sortu zen filma eta zinema aretoetan estreinatu. Gero 2009an EiTBk emititu zuten.
Go!azen (telesaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Go!azen |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Sasoi kopurua | 10 |
Atalak | 104 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | music television (en) |
Iraupena | 60 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Azpeitia, Donostia eta Oiartzun |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jabi Elortegi |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Pausoka Entertainment |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ETB 1 |
Hasiera-data | 2009ko urtarrilaren 5a |
Film honen arrakastaren ondorioz, ETBk 2009an Go!azen 2.0 telesaila sortu zuen, eta bertan pelikulako pertsonaia gehienek hartu zuten parte. Urteak pasa eta gero, 2016an telesaila berreskuratu zuten eta Go!azen 3.0 telesaila sortu zuten pertsonaia berriekin.[2] Azkeneko denboraldi hau oso arrakastatsua izan zen eta hurrengo urtean, 2017an Go!azen 4.0 estreinatu zuten.[3]
Laugarren denboraldiak ere datu onak eman zituen. Go!azen 4.0ko azkeneko atalak telesailaren historian izan duen audientziarik onena lortu zuen. 2018ko otsailaren 2an eskaini zuten atalak %9,2ko kuota lortu zuen eta euskaldunen artean %21,8koa.[4]
Telesailak duen arrakasta ikusita, hurrengo urteetan ere dinamika berarekin segitu zuten: udan grabatu eta udazkenean emititu. Go!azen 5.0 2018ko azaroaren 16an estreinatu zen. Denboraldi hau izan zen 2016an hasitako etaparen amaiera. Hiru urte horietako aktore gehienak joan ziren berriak etortzeko.
Go!azen 6.0 beraz goitik behera aldatuta iritsi zen. Ia protagonista guztiak aldatu baitzituzten. Denboraldia 2019ko azaroaren 22an hasi ziren ematen eta bataz-beste, %34,6ko kuota lortu zuen 4-12 urte arteko haurren artean. Hala ere, ordurarteko audientzia daturik kaskarrenak izan zituen denboraldi honek. Dirudienez aldaketek ez zioten onik egin telesailari.[5]
2020an, koronabirusaren pandemia iritsi zenean, telesaileko aktoreek saio berri bat egin zuten: Go!azen etxean. Bertan, Basakabiko ikasle eta ikasle ohiek itxialdia nola zeramaten erakusten zuten. Telesaileko pertsonaiek skype bidez elkarrekin elkarrizketak egiten zituzten, norbere etxetik. Lehenengo atala martxoaren 25ean eman zuten eta ordutegia etengabe aldatu: lehenengo bi atalak asteazkenetan 22:30etan. Hurrengo hirurak igandetan 21:00etan. Eta seigarrenetik larunbatetara pasa zuten.
Goǃazen 7.0 pandemia garaian grabatu zuten eta 2020ko azaroaren 20an estreinatu zen.[6] 2021eko otsailean amaitu zen eta Go!azenen historiako audientzia daturik kaskarrenak lortu zituen. Telesailaren arduradunek ordea, hurrengo denboraldi bat (Goǃazen 8.0) prestatzen hasi zirela iragarri zuten, EITBko zuzendaritzaren erabakiaren zain. Azken atala igorri ondoren, EITBk denboraldi berri bat egingo zela iragarri zuen, baina B plan bat ere prestatu zuen.[7] Euskal Telebistak, Go!azenen etorkizuna arriskuan ikusi zuenez, B plan modura, gazteentzako beste fikzio bat martxan jartzea erabaki zuen: Irabazi arte!.
Horrela, hurrengo ikasturtean (2021-2022), euskarazko bi fizkio eman ziren ETB 1en: Go!azen 8.0 eta Irabazi arte! Go!azen 8.0 2021eko azaroaren 19an estreinatu zen eta telesailaren historiako audientzia daturik onenak eman zituen. Beraz, 2022ko urtarrilean Goǃazen 9.0 denboraldia egingo zela aurreratu zuen ETBren zuzendaritzak.[8] Go!azen 8.0k eta baita Irabazi arte!-ren lehenengo denboraldiak ere audientzia datu onak izan zituzten. Ondorioz, hurrengo urtean ere bi fikzioek aurrera jarraitu zuten, A eta B planek.
Go!azen 9.0 2022ko azaroaren 18an estreinatu zen eta 2023ko otsailaren 3an amaitu. Aurreko denboraldiarekin alderatuta audientzia datuak asko jaitsi ziren, erdira baino gehiago. Urte horretako Irabazi arte! telesailaren 2. denboraldiak baino audientzia okerragoa eman zuen. Hala ere ETBk Go!azen 10.0 egingo zela erabaki zuen. Hamargarren denboraldian 100. atalera iritsiko da telesaila.