Herri txiki, infernu handi (telebista saioa)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Herri txiki, infernu handi ETB 1en emititzen den telebista saioa da. Zuhaitz Gurrutxaga futbolari ohia eta Mikel Pagadizabal aktorea dira aurkezleak. 2015eko urtarrilaren 4an estreinatu zen programa eta azken urteetan ETB 1en emititu den saiorik arrakastatsuena da gaur egun. Igandetan emititzen da programa eta oraingoz bederatzi denboraldi izan ditu.
Herri txiki, infernu handi (telebista saioa) | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Herri txiki, infernu handi |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Sasoi kopurua | 9 |
Atalak | 186 |
Ezaugarriak | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Orio Produkzioak S.A. |
Aurkezlea | Zuhaitz Gurrutxaga, Mikel Pagadizabal eta Miren Nogales |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ETB 1 |
Hasiera-data | 2015eko urtarrilaren 4a |
Programak duen arrakastarekin, 2015an, 2016an, 2017an eta 2018an Euskal Kantuen Gaua, saio mitikoa aurkezteko arduradunak izan ziren. Lau urtez jarraian, Herri txiki kantari saioa aurkeztu zuten eta euskal famatuak kantuan jarri zituzten Gabon Gauean. 2021an eta 2022an berriro itzuli ziren gala berezi hau egitera. Oraingo honetan Gure Zirkuan grabatu zuten Herri txiki Zirku handi izenpean.
Gainera, 2016-2017ko, 2017-2018ko, 2018-2019ko eta 2019-2020ko Gabonetan beraiek izan dira ETBko saio bereziak egiteko arduradunak. Gabon gauean Herri txiki kantari saioa; eta Gabon zaharrean kanpaikadak Sara Gandara aurkezlearekin batera.
2017ko urriaren 9an Herri city izeneko atal bat eman zuten. Herri txiki, infernu handi saioaren formatu antzekoa zuen, baina hiri batean kokatuta zegoen, Donostian. Atal hark audientzia datu ona izan zuen eta 2018ko maiatzaren 20an, Herri txiki, infernu handiren laugarren denboraldia bukatu zenean, berriro ekin zioten formatu berriari.
2020an, koronabirusaren pandemia iritsi zenean, herrietara joan ezinik geratu ziren saioak grabatzera eta etxetik segi behar izan zuten lanean. Martxoaren 29an eman zuten azkeneko saioa herri batean. Apirilaren 5ean berriz, Etxe txiki, infernu handi formatu bereziari ekin zioten, konfinamendu egoeran. Aurkezleek etxean grabatzen zuten programa eta aurreko ataletako momenturik onenak gogoratzen zituzten.
Bi hilabete etxean eman eta gero, 2020ko maiatzaren 24an kalera itzuli ziren berriro. Formatu originalari ekin zioten eta konfinamendu ondorengo lehenengo saioa Etxebarrin izan zen.
Zazpigarren denboraldia 2020ko irailaren 13an hasi zen eta 2021eko uztailaren 4ean bukatu. Zortzigarrena 2021eko irailaren 15ean hasi zen aldaketa nabarmen batekin. Denboraldi honetan igandeetan beharrean, asteazkenetan hasi ziren ematen programa 22:30etan. Horrela aritu ziren lehenengo 14 atalekin (audientzia datuek behera egin zuten ondorioz), baina 2022 urtean sartzean, Baserria realityaren tokia hartu eta urtarrilaren 9an igandeetara itzuli zen berriro. Zortzigarren denboraldi hau 2022ko ekainaren 26an amaitu zen.
2023ko urtarrilaren 1ean formatu berria estreinatu zuten: Herri txiki, Amerika handi. Programa honetan Euskal Herriko herriak bisitatu beharrean, Ameriketako Estatu Batuak zeharkatuko dituztela bertako euskaldunen bila. Denboraldi hau izan zen Zuhaitz Gurrutxagak aurkeztu zuen azkena, Herri txiki, infernu handiko 8 denboraldiren eta 200 atalen ondoren.
Bederatzigarren denboraldia 2023ko otsailaren 5ean hasi zen eta Miren Nogales jarri zen aurkezle lanetan, Zuhaitz Gurrutxagaren ordez. Denboraldi hau ekainaren 25ean amaitu zen.