Lehenengo Intifada
From Wikipedia, the free encyclopedia
Lehenengo Intifada (arabiarrez انتفاضة, "astinaldia") edo Harrien Matxinada (Izen hau jasotzen du palestinar gazteek Israelgo armadaren aurka defendatzeko harriak erabiltzen zituztelako) palestinarrek israeldar agintearen aurka 1987tik 1993ra bitartean egindako matxinada izan zen. Jabaliako errefuxiatu gunean hasi eta Gaza, Zisjordania eta Ekialdeko Jerusalemen zehar arin zabaldu zen. Lehendabiziko aldia izan zen okupatutako lurraldeetako jendeak nazio moduan jokatu zuela.
Lehenengo Intifada | |||
---|---|---|---|
Israel-Palestina Gatazka | |||
Israelgo armadaren checkpoint bat, Jabalia 1988an | |||
Data | 1987ko abenduaren 8a – 1993ko irailaren 13a | ||
Lekua | Israel eta Palestinako Lurraldeak | ||
Emaitza | Madrilgo Bake Biltzarra eta Osloko hitzarmenak | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Galerak | |||
|
1987ko abenduaren 9an Israelgo kamioi militar batek Jabaliako errefuxiatu gunean lau langile palestinar hil zituelako sortu zen Intifada. Bi egun geroago, lehen liskarrak izan ziren palestinar gazteen eta Israelgo armadaren artean. Hurrengo egunetan, manifestazio ugari egin ziren Palestinako hiri gehienetan, Gaza eta Zisjordania osora zabalduz.
Herri matxinada aginte politiko zehatzik gabe hasi zen, eta, hasiera batean, Palestina Askatzeko Erakundea (OLP) ekintzetatik kanpo mantendu zen, baina herri altxamendutik gutxira Aginte Nazional Bateratua (MNU) sortu zen, Intifadaren iraupena bermatzeaz arduratuko zena.[1]