Leotz
Nafarroa Garaiko udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Leotz[3][lower-alpha 1] Euskal Herriko udalerri-barruti bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Erriberriko merindadean eta Erdialdea eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 34,5 kilometrora. Altuera 473 eta 1070 metro artekoa da, eta 96,23 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 211 biztanle zituen.
- Artikulu hau Orbaibarreko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Leotz (argipena)».
Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Leotz | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Leotz kontzejuko enparantza | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Erriberri | ||
Eskualdea | Erdialdea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Barrutia | Tafalla | ||
Izen ofiziala | Leoz / Leotz | ||
Alkatea (2019-2023) | Amaia Ruiz Marcolain (Leotz Bizirik) | ||
Posta kodea | 31395 | ||
INE kodea | 31150 | ||
Herritarra | leoztar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°36′03″N 1°33′59″W | ||
Azalera | 96,23 km² | ||
Garaiera | 473-1070 metro | ||
Distantzia | 34,5 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 211 (2023: −9) | ||
Dentsitatea | 2,19 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 18,51 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 51,28 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 82,35 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 4,97 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu mistoa | ||
Euskaldunak[1][2] | % 28,20 (2018: %13,01) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1847 (independentzia) | ||
Webgunea | www.leoz.es |
Itxi
Udalerri hori Orbaibar udalerria desegitean sortu zen, Leotz ibaiaren ibarreko herriak elkartuz, Orisoain, Barasoain edo Garinoainen ez bezala, ezin baitzuten udalerri propiorik osatu, behar adina biztanle ez zituztelako. Gaur egun, hiru kontzejuk (Iratxeta, Leotz eta Olleta) eta bederatzi lekuk (Amatriain, Artariain, Benegorri, Bezkitz, Makirriain, Munarrizketa, Santsoain, Santsomain eta Uzkita) osatzen dute.
Bertako biztanleak leoztarrak dira.