Luxenburgera
From Wikipedia, the free encyclopedia
Luxenburgera[2] (jatorrizko hizkuntzan: Lëtzebuergesch, frantsesez: luxembourgeois, alemanez: Luxemburgisch, valonieraz: Lussimbordjwès) Luxenburgon hitz egiten den mendebaldeko germaniar hizkuntza bat da. Luxenburgoko hiru hizkuntza ofizialetako bat da 1984az geroztik, frantsesarekin eta alemanarekin batera. Aditu batzuen iritziz, alemanaren aldaera da, baina beste batzuen ustez, hizkuntza beregaina da. Gainera, 1984tik berezko idaztaraua du[3].
Luxenburgera | |
---|---|
Lëtzebuergesch | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Luxenburgo Belgika Frantzia Alemania |
Hiztunak | 390.000[1] |
Ofizialtasuna | Luxenburgo |
Araugilea | Conseil Permanent de la Langue Luxembourgeoise (CPLL) |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak germaniar hizkuntzak mendebaldeko germaniar hizkuntzak goi alemaniar hizkuntzak Central German (en) West Central German (en) Central Franconian (en) Moselle Franconian (en) West Moselle Franconian (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua, V2 hizkuntza, hizkuntza azentuala, nominatibo-akusatibo hizkuntza, time–manner–place (en) , hizkuntza fusionatzailea, hizkuntza sintetikoa eta adjective-noun (en) |
Denbora gramatikalak | orainaldia, lehenaldia eta geroaldia |
Genero gramatikalak | genero maskulinoa, genero femeninoa eta genero neutroa |
Kasu gramatikalak | nominatiboa, akusatiboa eta datiboa |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | lb |
ISO 639-2 | ltz |
ISO 639-3 | ltz |
Ethnologue | ltz |
Glottolog | luxe1244 |
Wikipedia | lb |
Linguasphere | 52-ACB-db |
ASCL | 1302 |
IETF | lb |
Luxenburgera ingurumariko beste hainbat tokitan ere hitz egiten da, hala nola Belgikan (Arlon inguruko Luxenburgo probintzian), Frantzian (Lorrenako zati batean) eta Alemanian (Bitburg eta Trier inguruan). Alemanian eta Lorrenan alemanaren tokiko dialektotzat hartzen dute. Bigarren Mundu Gerraz geroztik utzi egin zitzaion herrialde horietan luxenburgera irakasteari, eta hori dela eta ia adineko jendearen artera soilik mugatu da egun erabilera Luxenburgotik at.
400.000 bat hiztun badira munduaren luze zabalean.