Murillo el Cuende
Nafarroa Garaiko udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Murillo el Cuende[3][lower-alpha 1] Euskal Herriko udalerri-konposatu bat da, Murillo el Cuende edo Murelu Konde, Traibuenas eta Arrada herriek osatuta, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Erriberriko merindadean eta Erdialdea eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 59,4 kilometrora. Altuera 301 eta 427 metro artekoa da, eta 59,40 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 685 biztanle zituen.
- Artikulu hau Murillo el Conde edo Murelu Konde, Traibuenas eta Arrada herriek osatutako udalerriari buruzkoa da; Murillo el Cuende edo Murelu Konde izeneko herria gaitzat duena beste hau da: «Murillo el Cuende (kontzejua)»
Murillo el Cuende Murelu Konde | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Udalerria Arradako San Nikolas elizatik | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Erriberri | ||
Eskualdea | Erdialdea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Barrutia | Tafalla | ||
Izen ofiziala | Murillo el Cuende | ||
Alkatea (2015-2023) | Miguel Angel Enciso Martinez (Nafarroako Alderdi Sozialista) | ||
Posta kodea | 31391 | ||
INE kodea | 31178 | ||
Herritarra | murillotar, mureluar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°21′00″N 1°35′30″W | ||
Azalera | 59,4 km² | ||
Garaiera | 301-427 metro | ||
Distantzia | 65,9 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 685 (2023: 21) | ||
Dentsitatea | 11,53 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 30,69 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 53,57 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 79,8 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 14,24 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu ez-euskalduna | ||
Euskaldunak[1][2] | % 3,30 (2018: %2,7) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1845. urtean | ||
Webgunea | www.murilloelcuende.es |
Udalerriak lehenengo herriaren izena hartzen du, eta, gainera, Udalaren egoitza mantentzen du. Hala ere, gazteena da Arrada, 1960ko hamarkadan sortua, hiruetan jendetsuena eta udalburu aritzen dena. Aragoi ibaiaren bi ertzetan dago udalerria, Aragoiko Erribera izeneko eremuan. Arrada Zaharra nabarmentzen da, karrika bilbadura eta babeserako harresia dituen Erdi Aroko herri hustua.
Bertako biztanleak murillotarrak edo mureluarrak dira.