Santakara
Nafarroa Garaiko udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Santakara[3][lower-alpha 1] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Erriberriko merindadean eta Erdialdea eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 58,5 kilometrora. Altuera 311 eta 462 metro artekoa da, eta 34,30 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 863 biztanle zituen.
Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Santakara | ||||
---|---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||
Santakarako ikuspegia herriko gaztelutik | ||||
| ||||
Kokapena | ||||
Herrialdea | Euskal Herria | |||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | |||
Merindadea | Erriberri | |||
Eskualdea | Erdialdea | |||
Administrazioa | ||||
Estatua | Espainia | |||
Erkidegoa | Nafarroa | |||
Barrutia | Tafalla | |||
Izen ofiziala | Santacara | |||
Alkatea (2015-2023) | Jesus Luis Caparroso Ruiz (talde independente) | |||
Posta kodea | 31314 | |||
INE kodea | 31220 | |||
Herritarra | santakarar | |||
Geografia | ||||
Koordenatuak | 42°23′24″N 1°32′50″W | |||
Azalera | 34,3 km² | |||
Garaiera | 311-462 metro | |||
Distantzia | 58,5 km (Iruñetik) | |||
Demografia | ||||
Biztanleria | 863 (2023: −5) | |||
Dentsitatea | 25,16 biztanle/km² | |||
Zahartzea[1] | % 25,42 | |||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 16,39 | |||
Ekonomia | ||||
Jarduera[1] | % 70,43 (2011) | |||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | |||
Langabezia[1] | % 11,84 (2013) | |||
Euskara | ||||
Eremua | eremu ez-euskalduna | |||
Euskaldunak[1][2] | % 3,00 (2018: %1,32) | |||
Datu gehigarriak | ||||
Webgunea | www.santacara.es |
Itxi
Historia handiko herria da Santakara. Antzinako hiri erromatarra, Civitas Cara (Kara), hiribildu hau Santakarako gazteluaren inguruan eraiki zen, eta oraindik zutik dirau bere dorre enblematikoak. Aragoi ibaiaren eskuineko ertzean dago, eta, gaur egun, leku pribilegiatua du Aragoiko Erriberako komunikazioetan. Bertan, Pitillasko aintziraren zati bat dago, Nafarroako hezegune nagusirik bigarrena.
Bertako biztanleak santakararrak dira.