Susan B. Anthony
Feminista eta sufragista Estatubatuarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Susan Brownell Anthony (Adams, 1820ko otsailak 15a ā Rochester, 1906ko martxoak 13a) feminista eta sufragista estatubatuarra izan zen. Zuzenbide zibilen defendatzailea zen, emakumeen eskubideen eta sufragio unibertsalaren aldeko borrokan pertsonai garrantzitsua izan zelarik XIX. mendeko Estatu Batuetan. [1]
Susan B. Anthony | |
---|---|
(1890) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Susan Anthony |
Jaiotza | Adams (Massachusetts), 1820ko otsailaren 15a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Rochester, 1906ko martxoaren 13a (86 urte) |
Hobiratze lekua | Paris |
Heriotza modua | : bihotz-gutxiegitasuna pneumonia |
Familia | |
Aita | Daniel Anthony |
Ama | Lucy Read |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, giza eskubideen aldeko ekintzailea, abolitionist (en) , idazlea, eskubide zibilen aldeko ekintzailea, feminista eta sufragista |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Daughters of the American Revolution |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa |
Emakumeen Sufragioaren aldeko Elkarte Nazionaleko lehendakaria izan zen; erakundea Elizabeth Cady Stantonekin batera sortu zuen. Haren helburua zen frogatzea emakumeak gai zirela womanhooden (hitzez hitz "emakumearen adin heldua") edo emakume izatearen oinarri bakarraren gainean elkartuta egoteko. Hain arrakastatsua izan zen proposamena, 1925 urtean herrialde guztietako elkarte feministetako hogeita hamasei milioi emakume elkartu zituela erakundeak.
Susan B. Anthonyk eta beste 14 emakumek lortu zuten 1872ko presidentetzarako hauteskundeetan izena ematea eta botoa ematea ere. Astebete geroago atxilotuta izan ziren legez kontra bozkatzeagatik.[2]
Milaka kilometro egin zituen Estatu Batuetan eta Europan zehar, 45 urtetan zehar: urte bakoitzean 75etik 100era bitarteko diskurtsoak eman ohi zituen, emakumeen sufragioari eta eskubideari buruz. Gurdi, bagoi, tren, mandoa, bizikleta, diligentzia, transbordadore eta, batzuetan, leratan ere bai.
Gaur egun, gorpuzkiak Mount Hope hilerrian ehortzita daude.