Untzue
Nafarroa Garaiko udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Untzue[3][lower-alpha 1] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Erriberriko merindadean eta Erdialdea eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 22,4 kilometrora. Altuera 560 eta 1166 metro artekoa da, eta 18,50 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 158 biztanle zituen.
- Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Untzue (argipena)».
Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Untzue | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Untzue eta izen bereko haitza atzean | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Erriberri | ||
Eskualdea | Erdialdea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Barrutia | Tafalla | ||
Izen ofiziala | Unzué / Untzue | ||
Alkatea (2019-2023) | Juan Maria de la Fuente Olcoz (talde independente) | ||
Posta kodea | 31396 | ||
INE kodea | 31238 | ||
Herritarra | untzuetar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°39′48″N 1°37′12″W | ||
Azalera | 18,5 km² | ||
Garaiera | 560-1166 metro | ||
Distantzia | 22,4 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 158 (2023: 1) | ||
Dentsitatea | 8,54 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 19,63 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 55,56 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 4,76 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu mistoa | ||
Euskaldunak[1][2] | % 6,60 (2018: %1,74) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1847 (independentzia) | ||
Webgunea | www.unzue.es |
Itxi
Izen bereko haitzaren azpian dago Untzue, Orbaibarretik iparralderago. Herria bera zirkulaziotik kanpo dagoen arren, Artederretako pasabidea dago udalerrian, eta oso garrantzitsua da Iruñerria eta Nafarroako Erriberaren arteko komunikazioetarako. Bere etxeak ibarreko arkitektura tipikoari jarraitzen diote, fatxadak erabat pilatutako harriez osatuta daudela.
Bertako biztanleak untzuetarrak dira.