From Wikipedia, the free encyclopedia
"Baba-poltsa" kartutxoa (ingelesez: bean bag round), edo izen teknikoz borra malgu kartutxoa (ingelesez: flexible baton round), borra-kartutxo mota bat da, indar armatuek istiluen aurkako operazioetan erabiltzen dutena, balek baino efektu hilgarri txikiagoa dutelako.[1]
Kartutxo hauek barruan berunezko perdigoiz betetako kevlar poltsatxoa eraman ohi dute; nahiz eta jaurtigaia beste materialez egina izan daitekeen, hala nola altzairuzko bolatxoak edo harea. Perdigoiak 9koak izan ohi dira (hau da, 2,03 mmtako diametrokoak), eta poltsak guztira 40 bat gramo pisatzen du. Jaurtigai hauek 12 kalibredun eskopeta normal batetik botatzeko pentsatua daude; baina fusiletatik, granada-jaurtigailuetatik edo istiluen aurkako eskopetetatik ere bota daitezke.[2]
Tiro egitean, poltsa 80 bat m/s-tako abiaduran ateratzen da kanoitik; airean hedatu ostean, inpaktua 6 zm2 inguruko azalera batean egiten du.
70eko hamarkadan erabiltzen hasi zirenetik, baba-poltsa kartutxoen erabilpenean aldaketak egon dira: jaurtiketaren abiadura 120etik 90 m/s-tara jaitsi da, eta jatorrizko poltsak karratuak galtzerdi itxura izatera igaro dira.[3]
Baba-poltsa kartutxoekin aritzeko eskopetei, askotan marka hori edo berde nabarmenak egiten zaizkie, eskopeta munizio hilgarriekin oharkabean ez kargatzeko.
Baba-poltsa kartutxoen diseinua kolpeak azalean intzisio-zauririk egin gabe min emateko pentsatua dago. Bere burua edo beste norbait zauritzeko arriskua erakusten duten pertsonak deuseztatzeko erabiltzen dira, haiek hil gabe.
Baba-poltsa kartutxoek min larria eragin dezakete. AEB-etan erabiltzen hasi zirenetik bataz beste urtean heriotza bat eragin dute. Hainbat zauri-mekanismo deskribatu dira: saihetsak hautsi, eta hauek barneko organuak kaltetzea; kranioko hezurren hausturak; laringea birrintzea; sabelaldean barne hemorragiak; edo eguzki plexuaren kommozioa, arnasa edo bihotzaren funtzioa oztopatuz. Arrazoi hauengatik, poliziei munizio mota honekin besoetara edo hanketara apuntatzeko instrukzioak ematen zaizkie. Istripu batzuk munizioak nahastetik ere etorri dira, alegia: baba-poltsa kartutxoekin barik, eskopeta beste kartutxo motekin kargatzetik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.