Berun

82 zenbaki atomikoa duen elementu kimikoa From Wikipedia, the free encyclopedia

Berun
Remove ads

Beruna elementu kimiko bat da, Pb ikurra (Plumbum, latinezko izena) eta 82 zenbaki atomikoa dituena[1].

Datu azkarrak Beruna, Ezaugarri orokorrak ...
Remove ads

Ezaugarri nagusiak

Metal txiro bigun, astun, toxiko eta xaflakorra da. Beruna zuri urdinxka da moztu berritan, baina gris leun kolorea hartzeraino ugertzen da airearekin kontaktuan. Eraikuntzan, baterietan, jaurtigaietan, pisuetan, soldaduran eta metal-nahastura galdagarrietan erabiltzen da. Elementu egonkorren arteko zenbaki atomikorik altuena dauka, nahiz eta hurrengo elementuak, bismutoak alegia, erdibizitza hain luzea edukirik (unibertsoaren bizitza baino luzeagoa), hura ere egonkortzat hartzen den. Zilarbiziak bezala, beruna ehun bigunetan eta hezurretan metatzen den neurotoxina bortitza da. Oso urtze-puntu baxua du (327.5 °C).

Remove ads

Erauzketa

Beruna lortzeko galena erabiltzen da hasierako material gisa, lehenik eta behin birrinduz eta xehatuz aberasteko, eta zaborra eta beste elementu batzuk bananduz.

Honi, urgarri siliziko eta basikoak gehitzen zaizkio, eta txigorketa egiten da 800 °Cko tenperatura baino handiagoa izanik, eta horrela berun monoxido bihurtzen da.

PbOren erredukzioa lortzeko, labe garai batean koke ikatza sartzen da, eta honek erregai gisa funtzionatzen du, baita erreduktore gisa ere. Haizebideetatik intsuflaturiko airea kokea karbono monoxido bihurtzen du, eta honek berun (II) oxidoa metalera erreduzitzen du:

Metal urtua eta zaborra arragoan erortzen dira, non dentsitatearen arabera banantzen diren. Horrela lorturiko berunari, obrako beruna deritzo, eta hainbat lohitasun ditu (kobrea, eztainua…), eta fintze elektrolitikoa ezartzen zaio.

Remove ads

Erabilerak

Beruna kopuru handietan bateriak ekoizteko erabiltzen da, baita kable elektrikoen estalduran ere. Karbonato basikoa aplikatuz, agente atmosferikoei oso erresistente bihurtzen da, eta honegatik tutu sanitarioetan, tangetan eta lurpeko kableen estalduran erabiltzen da. Lehen berunezko konposatu batzuk, tetraetil beruna etsenplurako batzuk gehitzen zitzaizkion gasolinari errendimendua handitzeko, baina osasunarentzat oso kaltegarria zenez debekatu egin zen.

Erradiazio nuklear eta X izpien babes gisa erabiltzen da, baita metal-nahastura asko egiteko (soldatzeko metala, inprentako metala…). Berunaren oxidoak margo babesgarri gisa erabili ohi dira, baina bere toxikotasuna dela eta barne-espazioetan erabiltzeari utzi zaio.

Toxikotasuna

Berunak biologikoki garrantzitsuak diren beste metal batzuk imitatzen ditu, hala nola zinka, kaltzioa eta burdina, eta kofaktore gisa lehiatzen da bakoitzaren erreakzio entzimatiko askotan. Adibidez, berunak kalmodulinaren kaltzio-lotura modu lehiakorrean inhibitzen duela frogatu da, neurotransmisorea askatzea eragotziz. Antzeko inhibizio lehiakorra erakusten du NMDA hartzailean eta C proteina kinasan, garuneko formazio mikrobaskularra eta funtzioamendua kaltetzen dituena, baita hesi hematoentzefalikoa aldatzen duena ere. Berunak nerbio-sistemari ere eragiten dio, dopaminaren sintesiaren erregulazioa kaltetuz eta azetilkolinaren askapena blokeatuz. Hala ere, eragite-mekanismo nagusia azido delta-aminolebunoliko deshidratasa entzima inhibituz gertatzen da, hemoaren biosintesian funtsezkoa den entzima, hemoglobinaren oinarrizko kofaktorea dena[2].

Remove ads

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads