Adobo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Adobo edo adobatzea elikagai gordin bat hainbat osagairen salda (edo saltsa) batean murgiltzea da -piperrautsa (ohikoena), oreganoa, gatza, baratxuriak eta ozpina nahastuta- batez ere elikagaia kontserbatu eta indartzeko asmoarekin. Sukaldaritzako teknika hau, jatorriz, Espainiako sukaldaritzakoa da,[1] eta, ondoren, beste herrialde batzuetan hedatu zen, Filipinetara[2] eta Perura kasu.