Adolphe Brongniart
From Wikipedia, the free encyclopedia
Adolphe-Théodore Brongniart (adɔlf teodɔːʁ bʁɔ̃ɲaːʁ ahoskatua; Paris, 1801eko urtarrilaren 14a - ib., 1876ko otsailaren 18a) frantziar botanikoa izan zen. Alexandre Brongniart geologoaren semea eta Alexandre-Théodore Brongniart arkitektoaren biloba zen.
Brongniarten lanak lehenengoak izan ziren gaur egungo eta desagertutako landareen arteko harremanak egiten eta horregatik paleobotanikaren aitatzat hartua da. Bere lanik handiena zentzu honetan Histoire des végétaix fossiles liburua da. 1827an polenaren garapena aztertzen zuen lehenengo artikulua publikatu zuen.
1824an Annales des Sciences Naturalles sortu zuen Jean Victoire Audouin eta Jean-Baptiste Dumasekin batera. Société botanique de France ere sortu zuen 1854an.
1841an Wollaston Domina eman zioten.
Datuak: Q73990
Multimedia: Adolphe Théodore Brongniart / Q73990
Espezieak: Adolphe Brongniart