Adolphe Menjou
From Wikipedia, the free encyclopedia
Adolphe Jean Menjou (Pittsburgh, Pennsylvania, 1890ko otsailaren 18a - Beverly Hills, Kalifornia, 1963ko urriaren 29a) Ameriketako Estatu Batuetako aktorea izan zen. Jatorri frantses eta irlandarrekoa zen[1]; oinarrizko ikasketak bukatutakoan, Cornelleko unibertsitatean ingeniaria izateko ikasi zuen. Antzeztea gustuko, horretara bideratu zuen bere jarduna eta 1916an estreinako filma egin zuen: The Blue Envelope Mystery. Bigarren Mundu Gerran anbulantzien zerbitzuko kapitaina izan zen.
Adolphe Menjou | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pittsburgh, 1890eko otsailaren 18a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Beverly Hills, 1963ko urriaren 29a (73 urte) |
Hobiratze lekua | Hollywood Forever Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: hepatitisa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Kathryn Carver (1928 - 1934) Verree Teasdale (1934 - 1963) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Cornell Unibertsitatea Cornell University College of Engineering (en) Culver Academies (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | karaktere aktorea, antzerki aktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa |
|
Gerra amaituta zinemara ekin zion ostera ere: The Sheik edo The Three Musketeers dira sasoi horretako lan nabarmenak (biak 1921ekoak). A Woman of Paris (1923) lanak Menjouren estiloa taxutuko zuen: gizon dotore eta fina, beti ondo jantzia eta prestua. Zinema soinudunarekin nabarmen egin zuen gora aktorearen ospeak. 1930ean Marlene Dietrich aktorearen pare arituko da Morocco filman, eta hurrengo urtean The Front Page lanagatik Oscar Sarietarako izendapena jaso zuen (gizonezko aktore onenaren sarirako); Lionel Barrymorek irabazi zuen. 1947an Menjouk ez zuen arazorik izan "House Committee on Un-American Activities" batzordeari laguntza emateko, Hollywoodeko komunisten aurkako oldarrean; "Motion Picture Alliance for the Preservation of American Ideals" taldeko partaide gogotsua izan zen Adolphe, eta honen antzera garai hartako beste aktore ezagun asko ere aritu ziren, komunistak harrapatzeko ahaleginean. Esaterako Barbara Stanwyck eta beronen senarra, Robert Taylor. Menjouk, modu berean, harreman katramilatsua izan zuen bestela pentsatzen zuten lankideekin; antza Katharine Hepburnekin lan egin zuenetan (Stage Door eta State of the Union filmetan) harremana laneko kontuetara mugatzen omen zen, ez baitzioten elkarri txintik ateratzen. Hepatitisak jota hil zen 1963an.