Ahi
elikagaia / From Wikipedia, the free encyclopedia
Ahia, bulliga, zihaina edo morokila (arto-irinezkoa denean) pertsonak elikatzeko plater oso sinplea da, zereal zurituekin osatua, askotan zapalduta semola edo irin bihurtuta. Gehienetan uretan irakiten da, baina batzuetan esnetan ere bai, edo ur eta esnetan nahastuta.
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Adiera zabalean, ume txiki, gaixo eta zaharrei ematen zaien berariazko jaki guri hori ez ezik, gizaki gehien-gehienek izan duten oinarrizko hazkurria ere izan da planeta osoan. Ur edo esnetan labore-ale gordin zein txigortuak, edo horiek eho eta irin bihurturik, egosi eta irabiatzearen emaitza da.[1][2] Dena batera hartzen da bero, egositakoan, osagai solidoak eta likidoak elkarrekin ia bat eginik daudela, hala nola umeen ahiak, baratxuri zopak, arroz-esnea, etab. Hau da, ahoratze, irenste eta digestio arin edo errazeko jakia da, eskuarki, eta horregatik hartu izan da ilunabarrean, batik bat, edo eman zaie haurrei, digestio arazoak zituzten eriei eta adin handiko pertsonei (jada hortz-haginik ez dutela). Batzuetan, ahiari eransten zaizkio aromak (kanela, zirikoen azala, usain-belarrak) edo bestelako ongailuak (piperbeltza, baratxuria, azukrea), irakin aurretik edo bitartean, oro har.